Hazteko programa. Donostiako enpresa proiektu berritzaileen hazkundea sustatzeko laguntza programa. Donostian enpresa-ekimen berritzaile berriak sortzea, haztea eta sendotzea bultzatzeko programa.
Laguntza hauen helburua da, CIC biomaGUNEkin lankidetzan, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzea eta garatzea, CIC biomaGUNEn garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.
Horrela, tokiko proiektu berritzaileak babesten jarraitu nahi da, bai horiek abian jartzeko, merkatuan hazteko eta finkatzeko, bai hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta posizionamendua indartzeko.
CIC biomaGUNE ikerketa kooperatiboko zentro bat da, eta biomaterialen, irudi biomedikoaren eta medikuntza birsortzailearen arloko jakintza zientifikoak eta teknologikoak sortzea, ekoiztea, sustatzea, hedatzea, aplikatzea eta ustiatzea du helburu. Horretarako, ikerketa eta garapen esperimentaleko jarduera sistematikoak egiten ditu, bai eta hainbat sektoretako eta hirugarrenei irekitako prestakuntza, transferentzia eta emaitzak gizarte eta enpresa eragileei zabaltzeko jarduerak ere.
CIC biomaGUNEko animaliategiak AAALAC etxearen egiaztagiria du, eta zentroaren irudi molekularreko unitatea Azpiegitura Zientifiko Tekniko Berezi izendatu du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak. Zentroaren I+G+Ba kudeatzeko sistemak UNE 166002:2014 arauaren arabera jarduten du.
- NORI ZUZENDUTA DAGO LAGUNTZA HAU?
- Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duen edo pertsona juridikoa den pertsona fisikoa.
Pertsona juridikoa edo nortasun juridiko edo fisikorik gabeko taldea izanez gero, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:
Eskaera egiten den unean enpresa txikiaren izaera betetzea. Enpresa txikitzat hartuko da urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzkoak, 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituena:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean definitzen den bezala, HAMAR (10) milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Langileen batez bestekoa 50 enplegatura ez iristea.
- Aurrez azaldutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek ez izatea zuzenean edo zeharka % 25eko edo gehiagoko partaidetza, salbu eta aipatutako foru-arauaren IV. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsak badira.
Entitatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bateko kide denean, adierazitako plantillaren magnitudea talde horretako erakundeen multzoari dagokio.
- Laguntza-eskaera aurkezteko unean baliozkotasunez eratuta egotea eta merkatura zuzendutako ustiapen ekonomikoa egitea.
Salbuespen gisa, enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak ere izan daitezke onuradun.
- Donostian lantokia izatea, eta bertan egitea diruz lagundutako jarduerak.
- Tokiko proiektua izatea, eta proiektu teknologikoa Donostian dagoen zentro edo establezimenduarentzat garatzea.
- Proiektu berritzaileak edo I+G+Bkoak eta negozio-eredu eskalagarria aurkeztea. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresen eta/edo erakundeen proiektuak izango dira.
Honako hauek ezin izango dira onuradun izan:
- Irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeen, ondare-sozietateen, profesionalen elkargoen eta/edo sektore publikoko erakundeen mende dauden edo horien % 25etik gorako partaidetza duten erakundeak.
Salbuespen gisa, onuradun izan daitezke, atal honetan deskribatutako kasuan egon arren, baldintza hauetakoren bat betetzen duten erakundeak:
- Mendeko erakundea edo % 25etik gorako partaidetza duena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
- Erakunde eskatzailea bera ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide izatea.
- ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER EMATEN DA DIRUZ?
Lau bonu planteatu dira, 15.500 €-ra artekoak gehienez (BEZik gabe). Hau izango da bonuaren finantzaketa lagundua:
Bonuaren gehieneko balioa (BEZik gabe)
- Lagundutako finantzaketa
15.500 €
- D. Sustapena % 55
- CIC biomaGUNE % 35
- Enpresak / ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 jarri beharko du.
Bonu teknologikoaren onuradunak ordaindu beharko du egokia den BEZa.
- ZEIN DA CIC biomaGUNEn ZERBITZU AURRERATUEN KATALOGOA?
Hona hemen onuradunek eska ditzaketen zerbitzu moten adibideak.
1. adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresa batek bere produktuen eskaintza dibertsifikatu nahi du, ekoizten duen paperari balioa erantsiz, sentsorikaren sektorean sartzeko.
Paperari propietate sentsorikoak ematearen aukera ikertu nahi da, analitoak antzemateko gaitasuna duten nanopartikulak gehituta.
Lanak zenbait etapa izango ditu:
- Ereduzko analitoa hautatzea eta papera ekoizteko prozesua aztertzea, produktua aldatzeko metodorik egokiena zehazteko.
- Lortu nahi diren propietateak dituzten nanopartikulak diseinatu eta fabrikatzea, eta propietateak egiaztatzea.
- Proba pilotuak egiteko adina nanopartikula ekoiztea.
- Paper eraldatua ekoiztea eta ereduzko analitoa antzemateko propietateak egiaztatzea.
Hasiera batean, nanopartikulak eskuz ekoiztuko dira, kimika koloidalaren bidez, eta, ondoren, ekoizpena eskalatu egingo da erreaktore espezifikoen erabileraren bitartez. Analitoen detekzioa Ramanen espektrometria bidez egingo litzateke.
Proposamenaren abantaila balio erantsi handiko produktua da, oso inbertsio txikiarekin eta ekoizpen prozesua ia aldatu gabe.
2. adibidea: inplante biomedikoetarako, medikuntza birsortzailerako eta abarretarako material berrien erabilera aztertzen duen ekintzailea. Pertson horrek bere produktuaren egonkortasuna eta biobateragarritasuna aztertu behar ditu. Irudi molekularrek ezarritako materialen narriadura posiblearen in vivo irudiak eskaintzen dituzte, eta zelula kultiboek toxikotasuna zehazteko aukera ematen dute.
Azterlan horretan esperimentazio animalia batean ezarri den material baten bilakaera eta materialak zeluletan eragiten duen toxikotasuna aztertuko lirateke. Beharrezkoa balitz eta materialaren izaeraren arabera, materialaren markatze erradioaktiboa egingo litzateke materialak organismoan duen banaketa aztertzeko eta xurgatze, banaketa, metabolismo eta iraizpen bideak ezagutzeko.
CIC BIOMAGUNE ZERBITZUEN KATALOGOA
1. NANOPARTIKULEN FABRIKAZIOA (Nanofabrikazio koloidalaren plataforma)
Ekoizpen, euskarri esperimental, aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak, nanopartikulen (10 - 200 nm) ingurukoak, metodo desberdinekin sintetizatuak eta zenbait material eta propietate dituztenak. Ekoiztutako nanopartikulak tamaina, forma eta gainazaleren funtzionalizazio anitzetakoak izan daitezke.
Ohiko moduan ekoizten ditugun nanopartikulen adibideak:
- tamaina desberdineko urrezko esferak, estaldura desberdinekin eta disolbatzaile desberdinetan;
- urrezko edo zilarrezko nanopartikula anisotropikoak forma (nanostars, nanorods, dumbbell-like, spiky-nanodumbbells, nanowires), tamaina eta estaldura desberdinekin;
- silika eta pNIPAM nanopartikulak.
Horrez gain, bestelako nanopartikulak diseinatu eta fabrika ditzakegu, bezeroak ezarritako zehaztapenen arabera.
2. LAGINEN ANALISIA MIKROSKOPIA ELEKTRONIKOAREN BITARTEZ (Mikroskopia elektronikoaren plataforma -EM)
TEM (Transmission EM), SEM (Scanning EM) bidezko analisi zerbitzuak, laginaren funtsezko osaeraren analisia EDXS (Energy-dispersive X-ray spectroscopy) bidez eta laginen prestaketa analisirako.
Ekipamendu hauek ditugu:
- FEG-TEM, JEOL JEM-2100F UHR (80kV - 200 kV) erakoa, STEM (BF & HAADF) sistemekin eta OXFORD INCA EDXS sistemekin ekipatua, eta azken belaunaldiko CMOS TVIPS F216 (2k x 2k) kamera batekin.
- LaB6-TEM, JEOL JEM-1400PLUS (40kV - 120kV) erakoa, CCD GATAN US1000 (2k x 2k) kamerarekin.
- Image plate DITABIS (6k x 5k) sistema, aurreko ekipamenduetako edozeinerako.
- Kriotransferentziarako laginen euskarriak, GATAN erakoak eta 626 modelokoak, edozein mikroskopiotan erabili ahal izateko.
- JEOL laginetarako euskarri bereziak, quad specimen holder bezalakoa, tomografiarako inklinazio handiko euskarria eta EDXS-rako beriliozko euskarria.
- JEOL JSM-6490LV, SE eta BE detektagailuekin hornitua.
- Plunge freezer system FEI VITROBOT murgiltze bidezko izozkailua.
- Leica HPM100 lagin biologiko eta industrialak kriofinkatzeko goi presioko izozkailu sistema.
- LEICA AFS-II krioordezteko eta tenperatura baxuan sartzeko sistema mikroskopia optiko eta elektronikorako.
- Ultramikrotomoa, LEICA UC7/FC7 kamera kriostatizatuarekin.
3. MASEN ESPEKTROSKOPIA ZERBITZUA ETA MAKROMOLEKULEN KARAKTERIZAZIOA (Masen espektroskopia plataforma - MS)
Euskarri analitikoa, masen espektroskopiaren aplikazioaren bitartez, zenbait aplikaziotarako (produktu sintetizatuak baieztatzea, ezpurutasunen karakterizazioa, egitura zehaztapena, nahasketa konplexuen analisia, bioanalisia, etab.). Halaber, metodo kromatografikoak erabiltzen ditugu proteinak bezalako makromolekulak karakterizatzeko eta analisiaren aurretik laginak zatikatzeko.
Zenbait sistema analitiko ditugu, eta horietan Electrospray Ionization (ESI), UPLC, MALDI eta helburu esperimentalerako egokiak diren bestelako konbinazioak aplika ditzakegu.
Plataforma honek ekipamendu hauek ditu:
- UHPLC/ESI-Q-ToF-MS - Waters Synapt XS. Elecrospray bidezko ionizazio modulua eta LockSpray interfazea ditu, eta azelerazio ortogonala duen hegaldi denborako (oa-TOF) masa espektrometro bati lotuta doa.
- UPLC, LCT Premier™ XE time-of-flight (TOF) mass spectrometer batekin akoplatuta, ZSpray™ iturriarekin eta electrospray ionization (ESI) eta LockSpray™ interfaze modularrarekin.
- Acquity Ultra Performance Liquid Chromatography (UPLC).
- MALDI-TOF (matrix-assisted laser desorption time-of flight) masa espektrometroa reflector analyzer batekin. UltrafleXtreme III.
- iCAP-Q ICP-MS Thermo Fisher masa espektrometroa da, eta ppb / ppt tarteko detekzio mugak dituen plasma induzituaren iturri akoplatua (ICP-MS) du. Talka/erreakzio zelula eta energia zinetikoaren bereizkeria (KED) ditu, egoera atomikoan dauden elementuak detektatzeko.
4. LAGIN LIKIDOEN ANALISIA ERRESONANTZIA MAGNETIKO NUKLEARRAREN BITARTEZ ETA MRI BIDEZKO KONTRASTE AGENTEEN ANALISIA (Erresonantzia magnetiko nuklearraren Plataforma -NMR)
NMR bidezko analisi zerbitzuak, espektroen erregistroa, espektroak interpretatzeko laguntza eta metodo analitikoa aplikatzeari buruzko gaietarako aholkularitza. Irudirako kontraste agenteen azterketa erresonantzia magnetikoaren (MRI) bitartez.
Hona hemen metodoaren zenbait aplikazio adibide: egiturazko analisia, purutasunaren ebaluazioa, egitura zehaztea, azterketa dinamikoak eta zinetikoak, konposatu organikoen identifikazioa eta kuantifikazioa.
1D (1H, 13C, 19F, 31P) eta 2D (COSY, TOCSY, HSQC, HMBC, NOESY) eta DOSY (Diffusion Ordered Spectroscopy) espektroak egiten ditugu.
Erabiltzen den ekipamendua:
- NMR espektrometroa, 500 MHz-koa, z-gradient-arekin, 1H/19F BBI zundarekin hornitua, ohiko lanetarako, eta erresonantzia hirukoitzeko eta bereizmen handiko 1H/13C/31P zundarekin, biologian edo kimika konbinatzailean aplikatzeko.
- Minispec (Time-Domain NMR spectrometer) 1.5 Tesla-ra, kontraste agenteak aztertzeko diseinatua.
5. BIOMATERIALEN ETA BIOGAINAZALEN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOEN KARAKTERIZAZIOA, METODO ANALITIKOEN SORTA ZABALA APLIKATUTA (Espektroskopia optikoaren plataforma).
Plataforma honen zerbitzuen aplikazioan honako hauek sartzen dira: azterketa morfologikoak zelula itsaskorretan eta esekietan; zelulen interakzioa materialekin; ehun biologikoen morfologia; raido hidrodinamikoaren karakterizazioa; zelula populazioen edo mikropartikulen karakterizazioa; konposatu kiralen, makromolekulen, proteinen eta DNAren egitura zehaztea; estekatzaileen interakzioaren azterketak; azterketa dinamikoak eta zinetikoak.
Zerbitzua prestatzeko, hainbat teknika analitiko baliatzen ditugu: mikroskopia fokukidea, espektroak eskuratzea uhinaren luzera ugaritan, Raman espektrometria, Dynamic and Static Light Scattering, fluxu zitometria, fluoreszentziaren batez besteko bizitza zehaztea, dikroismo zirkularra, kalibrazioa eta termograbimetria.
Hauek dira gure ekipamenduak:
- Mikroskopio konfokala (Zeiss LSM 900), fotoi anitzeko laserrarekin.
- Cell Observer / Scanning confocal microscope (Zeiss Axio observer).
- Raman-IR mikroskopioa (Renishaw in Via Raman).
- Fluxu zitometroa (Miltenyo Biotec MACSQuant 10).
- Dikroismo zirkularra (Spectropolarimeter Jasco J815).
- UV-Vis-NIR espektrometroak (Varian Cary 5000, Nicolet 6700 Thermo Scientific, Beckam Coulter DU 800, Jasco V-630 Bio).
- Fluorimetroak (Perkin Elmer LS55, Horiba Jovin Ivon Fluorolog).
- Differential Scannig Calorimeter (DSC3+ Metler Toledo).
- Mikroeskalako termoforesia-MST. Nanotemper Monolith.
6. GAINAZALEN KARAKTERIZAZIOA ETA EKOIZPENA ESKALA ATOMIKOAN (Gainazalak fabrikatzeko eta aztertzeko plataforma)
Azalera osatzen duten elementu kimikoak eta elementu horien egoera elektronikoak zehazten ditugu (balentziak), XPS (X-ray photoelectron spectroscopy) bidez. Azalera organikoetan eta ez organikoetan. Karakterizazio hori aplika daiteke, esate baterako, garbiketa prozesuen karakterizazioan, polimeroen funtzionaltasunaren azterketan, oxido geruzen lodiera zehazterakoan edo pelikula xeheen geruza sakonen osaeraren karakterizazioan.
Halaber, gainazal baten morfologia zehaztu dezakegu eskala nanometrikoan, indar atomikoko mikroskopiaren (AFM) bitartez, horretarako zimurtasuna, nanopartikula itsatsien tamaina, gainazaleko prozesuek morfologian duten eragina, etab. azalduz.
Horrez gain, sputtering bidez, elementu desberdinen (aluminioa, karbonoa, kromoa, kobrea, urrea, niobioa, silizioa, zilarra, titanioa, zinka) geruza xeheak, haien oxidoak eta karburoak jalki ditzakegu.
Plataforma honek ekipamendu hauek ditu:
- PHI Physical Electronics VersaProbeIII sistema, XPS irudia egiteko aukera ematen duena.
- ATC 1800 UHV Reactive Magnetron Sputtering sistema, osagarri aurreratuekin, gainazaleko pelikula xeheak, lodiak, uniformeak eta homogeneoak eskuratzeko.
- AFM Multimode V indar atomikoko mikroskopioa, gainazalen laginen alderdi morfologikoak, zimurdura, aleen tamaina, etab. zehazteko.
7. KONPOSATU KIMIKOEN, MAKROMOLEKULEN ETA NANOPARTIKULEN ERRADIOMARKAKETA (Erradiokimika plataforma)
Zenbait irrati isotopo sortzen ditugu, molekulak eta nanopartikulak markatzeko erabiltzen ditugunak, gure laborategietan garatutako prozedura sendoen bitartez. PET eta SPECT irrati trazadoreez gain, ikerketa farmakozinetiko eta farmakodinamikoetarako egitura berriak diseinatzen ditugu.
Halaber, metabolito erradioaktiboen analisiak egiten ditugu odolean eta ehunean eta zeluletan azterketak erradioaktiboki markatutako estekatzaileekin.
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
Plataforma honek ekipamendu hauek ditu:
- IBA Cyclone 18/9 ziklotroia protoiak (18 MeV) eta deuteroiak (9 MeV) azeleratzeko, 7 zuriz hornitua ohiko moduan [18F]F-, [18F]F2, [13N]NH4+, [15O]O2, [11C]CO2 eta [11C]CH4 ekoizteko, eta 89Zr eta 64Cu ekoizteko zuri solido batekin ere.
- Berunez zigilatutako gelaxkak eta sintesi moduluak substantzia erradioaktiboekin lan egiteko.
- Kromatografiako plaken irakurgailua geruza xehean.
- Kanal anitzeko lambda espektrometria sistema, bereizmen handikoa, 3-3.000 keV energia tartearekin. Energiaren bereizmen handia, 700 eV-etik 1,3 keV-era. Monte Carlon oinarritutako kuantifikazio softwarearekin hornitua.
- Kanal anitzeko lambda espektrometria sistema, bereizmen txikikoa, sodio ioduroaren kopuru txikiak neurtzeko eta analisi erradiologikoak egiteko. 55 rack-eko biltegiratze ahalmena, aldibereko 10 neurketa 15-1000 keV tartean.
- Gasen kromatografia (GC) sugarren ionizazio detektagailuekin (FID), masen espektrometroa (MS) eta erradiometrikoa.
- Bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC) UV detektagailuekin (DAD eta uhinaren luzera aldagarria) eta erradiometrikoa (kikara eta kointzidentziakoa).
8. MOLEKULA ETA NANOPARTIKULA ERRADIOAKTIBOEN BIOBANAKETAREN IN VIVO AZTERKETAK IRUDI NUKLEARRAREN BITARTEZ (Irudi nuklearraren plataforma)
Karraskari txikien (arratoiak eta saguak) in vivo irudien zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure PET (Positron Emission Tomography), SPECT (Single Photon Emission Computerized Tomography) eta CT (Computerized Tomography) sistemak erabiliz. Irudi multimodala hartzeko metodo indartsu ez inbaditzaileak konbinatuta, informazio anatomiko eta funtzional anitza eta esanguratsua lortzen dugu.
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
Plataformak ondorengo ekipamendua dauka:
- β, g, X-Cube de Molecubes hiru moduko sistema, PET, SPECT eta CT irudi nuklearrak bereizmen submilimetriko bereziarekin egiteko.
- PET-CT (eXplore Vista-CT). FOV axiala, 5 cm-koa; FOV transaxiala, 7cm-koa. Ohatilaren mugimendua urrunetik kontrolatzen da, gorputz osoaren irudiarekin. FBP, 2DOSEM eta 3DOSEM bidezko berreraikuntza. Eskuratze estatiko edo dinamikoa, ohe anitzetan eta zerrenda moduan.
- Autoerradiografia sistema (Biomolecular Imager Cytiva). Intereseko ehun/organoetan erradiotrazadorearen banaketa zehazteko erabiltzen da edo gorputz osoko sekzioetan ere bai, laginaren energia atzitzeko matrize batekiko esposizioaren bitartez.
9. ERRESONANTZIA MAGNETIKOAREN BIDEZKO IRUDI ZERBITZUA (Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudiaren plataforma -MRI)
Bereizmen handiko erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi azterketak, lagin biologikoetan aplikatuta, horien barne direla animalia txikiak (arratoiak, saguak), ehunen laginak edo estraktuak eta kultibo zelularrak. Instalazioek barne dituzte ebakuntza gelak, animaliak erresonantzia magnetikoaren azterketetarako prestatzeko eta eredu kirurgikoak ezartzeko behar bezala hornituak. Halaber, ekipamendu osagarri ugari daude: anestesia sistemak, monitorizazio fisiologikorako ekipamenduak RM-rekin bateragarriak, infusio ponpak, termostatizazio sistemak, etab.
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
Plataformak ekipamendu hauek ditu:
- MRI 7T/30 cm-ko sistema (70/30 USR) bi gradienterekin: bat 20 cm-koa (200 mT/m) eta bestea 12 cm-koa (400 mT/m). Banda zabaleko bi transmisio kanal ditu eta paraleloan hartzeko beste 4 kanal. Bobina anitz.
- MRI 11.7T/16 cm-ko sistema (117/16 USR) errendimendu handiko 9 cm-ko gradientearekin (750 mT/m); banda zabaleko 4 transmisio kanal eta paraleloan hartzeko beste 8 kanalera arte. Bobina anitz (13C, 19F eta 31P moduko nukleoen detekzioa).
- Ekipamendu osagarria animalien posizionamendu, anestesia eta monitorizaziorako.
10. IRUDIEN ANALISIA (Image Analytics plataforma)
Irudien analisirako plataformak Irudi Molekularraren Unitateko ekipamendu desberdinetan lortutako irudi guztiak prozesatzen ditu (PET, SPECT, MRI eta mikroskopia).
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
11. ESPERIMENTAZIO ANIMALIAK ESTABULATZEKO ETA MANEIATZEKO ZERBITZUA (Animaliategia)
4 gela independente ditugu karraskariak banakako kaiola aireztatuetan estabulatzeko. Horrez gain, beste 3 gela ditugu animaliak prestatzeko eta mikrokirurgiarako eta xede anitzeko gela bat portaera aztertzeko.
Instalazio horietan, gainerako plataformetan burututako in vivo azterketetan erabilitako animaliak estabulatzen ditugu.
Animaliategiak AAALAC International erakundearen egiaztapena dauka. Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu horrek animalien tratu gizatiarra sustatzen du zientzian.
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
12. IN VIVO ENTSEGUEN ZERBITZU INTEGRALA, ESPERIMENTATZEKO ANIMALIA TXIKIENA (Irudi Molekularraren Unitatea)
Erradiokimika, irudi nuklearra, erresonantzia magnetikoaren irudia, irudiaren analisia eta animaliategia plataformek modu integratuan funtzionatzen dute, luzetarako ikerketa proiektu multimodalak egiteko, eremu preklinikoan, eta baita aplikazioak garatzeko irudi molekularraren eta funtzional preklinikoaren eremuan eta nanomedikuntzan.
- NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?
Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “2024ko hazkunderako laguntzak”
Eskabide-orriarekin batera, eskatutako administrazio-agiri guztiak aurkeztuko dira, bai eta dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa ere.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (8. artikulua):
- Administrazio-dokumentazioa
- Deskripzio-memoria teknikoa (Eranskina: Memoria Teknikoa)
Memoria teknikoak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du, bai eta egin beharreko gastuak eta enpresaren hazkundean izango duen eragina ere. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta alderdi teknikoak, zientifikoak eta berrikuntzakoak, ekonomiko-finantzarioak, negozio-plana eta proiektuaren ustiapen komertziala erakutsi beharko ditu. Proiektuaren diseinu orokorra jasoko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adieraziko du zer egoeratan dagoen.
Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte edo, bestela, deialdia itxi arte, hau da, 2024ko Urriaren 30era arte.
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).
Eta, gainera, bonu teknologikoen laguntzaren dokumentazio espezifikoa:
Garapen teknologikoari buruzko memoria espezifikoa: Eranskina: «Gidoia» Bonu teknologiko elektrikoen memoria espezifikoa: Gutxienez, honako informazio hau jasoko du:
- I+G+b agenteari eskatutako zerbitzuen deskribapena, lehentasunezko zentroa eta Gaitasun Katalogoko beharrezko teknologiak identifikatuz eta horien beharra justifikatuz.
- Proiektuari lotutako lantaldearen deskribapena, zentro teknologikoarekin harremanetan jarriko dena.
- Aurreikusitako lan-kronograma
- Zentro teknologikoekin izandako aurretiko esperientziak.
Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:
- Funtsezko bazkideak: Proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
- Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
- Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
- Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
- Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
- Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
- Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, baliabide ekonomikoak agortu arte.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektuari buruzko balorazio orokorra laguntza guztietarako (Memoria Teknikoaren eranskina): 80 puntu, gehienez.
- Berariazko balorazioa, laguntza mota bakoitzean aurreikusitakoaren arabera. Laguntza mota bakoitzerako ebaluazio-irizpideak dagokion kapituluan zehazten dira.
Ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:
- Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
- I+G proiektuak
- Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
- Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
1. Proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa eta berrikuntza kalitatea
50
2. Enpresaren negozio planaren bideragarritasuna, inpaktu ekonomikoa eta errentagarritasuna:
30
PROIEKTUAREN PUNTUAZIOA GUZTIRA
80
Proiektu bat onartzeko eta dagokion laguntzaren ebaluaziora pasatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da balorazio orokorrean; beraz, eskatutako gutxieneko puntuazio horren barruko puntuazioa lortzen duten eskabideak kanpoan geratuko dira. Bonu Teknologikoaren laguntzaren eskabidea onartzeko, gutxienez ere 15 puntu lortu beharko dira jarraian adierazitako balorazio espezifikoan.
Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa
1. Eskatutako laguntzak aurkeztutako proiektuarekin bat etortzea.
6
2. Zerbitzu teknikoak jaso ondoren aurreikusitako emaitzak lortzeko probabilitatea.
7
3. Enpresaren teknologiaren xurgatze maila: taldearen egokitasuna, beste zentro teknologiko batzuekin izandako aurretiazko esperientziak.
7
Bonu teknologikoaren balorazio espezifikoa
20 puntu
Eskabidea onartu ondoren, ikerketa zentro teknologikoak aurrekontu bat egingo du eta negoziazio fase bati ekingo diote hiru alderdiek (onuraduna, ikerketako zentro teknologikoa eta Donostia Sustapena), Bonu Teknologikoaren laguntzarekin eskainiko diren zerbitzu aurreratuen irismena zehaztu eta definitzeko.
Bonu teknologikoaren laguntzarako definituko den proiektuaren amaierako tamaina eta aurrekontuan onartutako zenbatekoa argi eta garbi adieraziko dira onuradunak jasoko duen amaierako ebazpenean.
Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik kontatzen hasita.
- ZEIN DA LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ETA ORDAINTZEKO EPEA?
Bonu Teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea 2025eko Abuztuaren 31 izango da.
Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.