Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Aisialdi turistikoaren arloko establezimenduetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko laguntzak

 

Donostiako enogastronomiaren esparruan, aisialdi turistikoaren arloko enpresak erabiltzen dituztenen artean, mugikortasun jasangarrira bideratutako neurriak bultzatzeko gastuetan inbertitzen laguntzea da programaren helburua. Programa hau Donostiako arloko entitateei zuzenduta dago, dagokien arloan energia eraginkortasuna eta hiri ekonomiaren lehiakortasuna hobetu ditzaten.

  • ZERTAN DIRA LAGUNTZAK?

    Donostiako enogastronomiaren esparruan, aisialdi turistikoaren arloko enpresek ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak espazio pribatuetan instalatzearekin zerikusia duten inbertsioak eta gastuak laguntzea dute xede honako laguntza hauek.

  • ZENBATEKO LAGUNTZA DA?

    Proiektu bakoitzeko jaso daitekeen dirulaguntza 20.000 eurokoa da gehienez; laguntzaren intentsitatea, berriz, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70 da, eta % 10 gehiago enpresa txikien eta mikroenpresen kasuan.

    Programa honetarako 200.000 € erabiliko dira guztira.

  • NOIZ ARTE AURKEZ DEZAKEZU ESKAERA?

    Eskabideak aurkezteko epea baliabide ekonomikoak agortu arte egongo da zabalik, edo, gehienez, deialdia itxi arte. Deialdia 2024ko azaroaren 30ean itxiko da.

  • ZEIN DA INSTALAZIOAK GAUZATZEKO EPEA?

    Karga-puntuen instalazioak gauzatzeko epea hau izango da: 2023ko irailaren 1etik dirulaguntza justifikatzeko gehieneko egunera arte (2025eko ekainaren 30era arte).

  • NORK ESKA DEZAKE LAGUNTZA?

    Izaera pribatua duten pertsona fisiko edo juridikoek eska dezakete laguntza, baldin eta euren lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostiako udalerrian badaude, eta euren jarduera balio kate enogastronomikoaren esparruan badago. Ekonomia-Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egon beharko dute, epigrafe hauetakoren batean: 1681, 1682, 1683, 1684, 1685, 1686, 1671, 1672, 1673, 19892, 2882, 2883.

  • ZER GASTU FINANTZA DAITEZKE?

    Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira honako hauekin lotutakoak:

    • Proiektua
    • Obra edo obra zibila
    • Ingeniaritzako eta obra-zuzendaritzako gastuak
    • Kargatzeko azpiegituraren beraren kostua
    • Edozein elementu elektriko instalatzea edo eguneratzea, transformadorea barne.
    • Babesak
    • Seinaleztapenak
    • Beharrezko telekomunikazio instalazioak
  • NOIZ JASOKO DUT LAGUNTZAREN ORDAINKETA?

    Ordainketa bakarra egingo da justifikazio agiriak aurkeztu eta onetsi ondoren.

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus). Esteka orri honetan bertan daukazu.

 

logosbecas2024V2