Txakoli Zudugarai Sat

Zudugarai upeltegian TXAKOLINAREN esentzia eta nortasuna mantentzen ditugu. Txakoli Zudugarairen helburu nagusia kalitate goreneko txakolina osatzea da, berezko nortasunarekin, tokikoarekin eta paregabearekin, Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza tokiko barietateetatik abiatuz. Mahatsa baldintza egokietan bilduta, bertako tradizioaren arabera ardo bilakatuta, teknologia aurreratuenarekin prozesatuta eta ahalik eta ardura handienarekin tratatuta.

Hori guztiaren helburua ez da tradizionala ez den beste edari desberdin bat lortzea, baizik eta hura hobetzea. Txakoli Zudugarai upeltegi familiarra da, non Getariako Txakolinaren bertako izaera tradizionala babestearekin lotutako hiru belaunaldien esfortzua eta lana uztartzen diren. Zudugaraik osatze prozesu guztiak zuzenean kontrolatzen ditu, bai mahastian mahatsa hautatzerakoan eta bai upeltegian, bere txakolinak osatzeko teknologia tradizionalarekin batera modernoenak aplikatzerakoan. Era horretan, alderdi tradizionala modernoarekin konbinatzen du, berezko ezaugarriak dituen ardo bat lortzeko helburuarekin. Consultoría para Hostelería. Innovación, Estrategia y Operativa. Servicios integrales para la empresa hostelera y su profesionalización.

  • Helbidea: ZARAUTZ - AIA ERREPIDEA Z/G, LAURGAIN BARREIATUA 43 | 20809 | AIA
  • Harremanetarako pertsona: Mikel Errasti
  • Telefonoa: 943 83 03 86 / 658 750 162
  • Posta Elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Web - www.txakolizudugarai.com
  • Facebook - www.facebook.com/TxakoliZudugarai