Rafa Gorrotxetegi

Gorrotxategi familiako hirugarren belaunaldikoa izaki, labe eta pastelgintzako mahuka artean bizi izan da txiki-txikitatik. 24 urterekin hasi zen lanean bere aita Jose Mari Gorrotxategiren alboan, eta harengandik jaso zituen txokolatearen munduari buruzko ezagutza eta zaletasuna. 2016an, bere enpresa sortzeko pausoa eman zuen, eta horrela sortu zen RAFA GORROTXATEGI marka.

Gozogintzako produktuak (almendrazko teilak, Gorrotxak, Tolosako zigarretak, te-pasta finak… ), turroiak (klasikoak −gogorra, biguina, gorringoa laranja eta laranja-lorearekin−, eta trufazkoa mandarina eta “yuzu”arekin, jogurtezkoa andere-mahatsekin, latxa ardi-esnezkoa ezti eta intxaurrekin… ), txokolate-tabletak (beltza arrosekin, menta eta bioletarekin, laranja eta ilenarekin, txokolate esnedun eta almendrazko teilekin, “capuccino”, Calabriako mandarinarekin eta “ruby” txokolatearekin) eta mota guztietako gozogintza produktuak.

  • Harremanetarako pertsonak: Rafael Gorrotxetegi.
  • Helbidea - Polígono Usabal, 14. 20400.
  • Telefonoa - 943 89 03 06
  • Posta elektronikoa - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • RRSS: Facebook, Twitter, Instagram.
  • Web - www.rafagorrotxategi.eus