Ondazarte-gain

Igeldoko Ondazarte baserrian egunero egiten dugu lan gure bezero eta inguruko herritarrei kalitate oneneko esnea eskaintzeko. Orain 35 urte egin zuten gure aurrekoek salmenta zuzenaren aldeko apustua eta gaur egun ere gure ikur nagusia izaten jarraitzen du: lehen mailako arreta, gertutasuna eta kalitatea.

Ziklo osoa egiten dugu baserrian, animaliak hazi, hauentzako bazka egin, jetzi, esnea pasterizatu, ontziratu eta banatu. Animalien ongizatea eta elikadura goren mailakoak dira gure ikuiluan, ezinbestekoa goi mailako esnea eskuratzeko.Ondoren esnea pasterizatu egiten dugu,ahalik eta propietate gehienak mantentzeko garantia sanitario guztiekin.

  • Helbidea: Ondazarte baserria.
  • Posta kodea: 20008
  • Bilaketa herriaren: Igeldo, San Sebastian - Donostia.
  • Telefonoa: 645 735 762 - Larraitz: 943 218 676
  • Posta elektronokoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.