Baga Biga

Baga Biga Faktoriaren jarduerak bateratu egiten ditu artisau garagardoaren ekoizpena eta kalitate handikoa den eta tokiko produktuan oinarritzen den ostalaritza zerbitzua. Hori guztia establezimendu bakarrean egiten da, Donostiako erdigunean kokaturikoan.

Baga Bigak beste jarduera batzuk ere egiten ditu aldi berean, artisau garagardoarekin loturikoak, adibidez hauek:

  • Bisita gidatuak instalazioetara: Bezeroek gure instalazioak bisita ditzake, gidari baten laguntzarekin. Gidari horrek azalpenak emango ditu instalazioen, makinen berezitasunen eta ekoizpen prozesuaren inguruan.
  • Azalpen hitzaldiak, eta hitzaldiekin batera garagardoa dastatzea eta beste produktu batzuekin uztartzea: Garagardoaren munduarekin loturiko hitzaldiak eskaintzen dira, eta aukera dago garagardoa dastatzeko eta gure sukaldariek eginiko plater batzuekin uztartzeko.
  • Azoketan eta merkatuetan egotea, eta artisau garagardo txapelketetan parte hartzea.
  • Helburua: Paseo Ramón María Lili Nº 8-Bajo. 20002. Donostia.
  • Telefonoa: Javier Sudupe Comendador (635 753 023) | Arnau Estrader Rodríguez (678 939 943)
  • Posta elektronikoa: Javier Sudupe Comendador (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) | Arnau Estrader Rodríguez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)
  • Sare sozialak: Instagram | Facebook
  • www.bagabigafaktoria.com