Araeta sagardotegi

1992an sortu zenetik, Araeta sagardotegiaren lan nagusia sagardoaren ekoizpen propioa eta familiarra izan da. Urratsez urrats jarraitu du metodo tradizionala, sagarrak biltzetik hasi, prentsaketa lanak egin eta sagardoa botilaratu bitarte. 40.000 m2-ko sagarrondo-lursaila berea du.

Araeta sagardotegia martxan egon zen 2013ko abendura arte, eta, orain, berritzeko denboraldi labur baten ondoren, berriro ateak ireki ditu etapa berri bati ekiteko.

MASTI ORIAMENDI Aramburu familiaren ekimenetik sortutako proiektua da, Donostian txakolinaren ekoizpenaren ehunkako tradizioa berreskuratu nahian. Oriamendiko hegalean kokatzen da, itsasoko brisak laztanduta. LUKU hitzak mahats-mordoa esan nahi du euskaraz, eta Donostiako mahatsarekin %100 egindako lehen txakolina da. LUKUk, zapore dotore, apartsu eta fruta-gustu apur batekoarekin, Belle Epoque, kankana, kasinoko jokoa eta estraperloa ekartzen ditu gogora, Bella Easoren urrezko garaia.

  • Enpresa - Erakundea: Entidad Sidrería Araeta SL
  • Jarduera: Ostalaritza eta Sagardoa.
  • Helbidea: Berridi Bidea 22. Zubieta Donostia. 20160.
  • Harremanetarako pertsonak: Sheila Lopez
  • Telefonoa: +34 943 362 049
  • RRSS: Instagram. @sidreria_araeta
  • Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Web -www.araeta.com/