Ekintzailetza berritzaileko programa, hasierako garapen momentutan dauden eta hazkunde potentziala duten enpresa proiektuei zuzendua.
Banakako aholkularitzaren bidez, hasiera fasean, ahalmen berritzailea duen zure enpresa proiektua garatzen laguntzen dizugu 20 orduko eta gehienez 6 hilabetetan, aholkularitza-programa honen bidez.
- NORENTZAT DA ZERBITZU HAU?
- Proiektua Donostian garatzeko konpromisoa duten pertsona ekintzaileentzat zuzendua.
- Start-up-ak izan behar dira (5 urtetik beherakoak), helbide fiskala eta lantokia Donostian dutenak.
- ZERTAN DATZA ZERBITZU HAU?
Zerbitzu hau eskatu nahi baduzu, zure esku uzten dugun estekaren bidez egin dezakezu. Estekak gure atarira eramango zaitu. Han, memoria bat igo beharko duzu, aurkituko duzun gidoiaren arabera. Memoria tekniko honek zure proiektua hobeto ezagutzen eta haren berrikuntza-maila baloratzen lagunduko digu.
Memoria ebaluatu ondoren, zure proiektua onartu den ala ez jakinaraziko dizugu, zerbitzuan sartzeko.
Zure parte-hartzea baieztatu ondoren, bakarka egingo dugu lan zurekin. 20 ordu inguru izango dira, eta gehienez ere 6 hilabeteko epean erabili beharko dira. Epe horretan, behar duzunari buruzko aholkuak emango dizkizugu: negozio-ereduaren garapena, finantza-plana...