SmartKalea

SmartKalearen helburua Donostiak Smart erreferentzia gisa duen lekua sendotzea da, bertako herritarren bizi kalitatea hobetuz eta tokiko enpresa/negozioei onura ekarriz horretarako.

SmartKalea Donostia Sustapenaren ekimen berritzailea da, hiriko kale edo auzo batean smart inplementazioak egitean oinarritua; horiek aukera ematen dute lankidetza publiko-pribaturako eredu integral bat probatzeko, baliozkotzeko eta optimizatzeko, beste eremu geografiko batzuetara hedatzera begira.

  • OINARRIZKO INFORMAZIOA

    SmartKaleak lankidetza publiko-pribatu aktibo eta integralerako eredu bat ezartzen du, horretan bilduz Smart ikuspegi batetik hiriko eremu batean elkarrekin bizi diren agenteak: herritarrak, eremu geografiko horretako negozioak, elkarteak, tokiko enpresa teknologikoak eta udal departamentuak. Proiektuak koordinazio eta integrazio maila bat behar du eskala txikian, pitinka-pitinka hiriko beste inguruetara zabaldu ahal izango den esperientzia pilotua izango baita.

    SmartKalearen helburu zehatzak ingurumen jasangarritasuna sustatzea, energia-efizientzia, herritarren partaidetza eta gardentasuna dira, eta puntako teknologia erabiltzen du horretarako. Herritarren eta eragile pribatuen sentsibilizazioa eta partaidetza sustatuz energia-aurrezki eta aurrezki ekonomiko handiagoa lortu nahi du etxebizitzetan, saltoki/ostalaritzan eta azpiegituretan. SmartKaleak hiri ingurune komertzial espezifiko baten gainean dihardu, ingurune hori biziberritzeko helburuarekin, inguruko merkataritzaren smart espezializazioa sustatuz eta bultzatuz. Aldi berean, tokiko laguntzaile teknologikoentzat negozio aukera berriak sortzea bultzatzen du ekimenak. Gainera, SmartKaleak espazio bat eskaintzen dio hiriari, laborategi gisa, bertako enpresen smart produktuak/zerbitzuak hartzeko; espazio hori enpresen produktu/zerbitzuak egoera errealetan probatzeko lekua izango da, produktu/zerbitzu horien erakusleihoa izateaz gain. Egindako inplementazioak monitorizatu egiten dira, eta balio erantsiko adierazleak lortzen dira, bai hiri kudeaketa bai tokiko negozioen lehiakortasuna hobetzeko; aldi berean datuak sozializatu egiten dira, hiritarrei datuak eta adierazleak eskainiz proiektuko web orriaren bitartez.

    2014an, SmartKalea Donostiako Alde Zaharreko Kale Nagusian, oinezkoentzako kale enblematikoan, inplementatzen hasi zen. Pilotuaren emaitza onei esker, ekimenak aurrera egiten jarraitu du, eta proiektua zabaldu egin da hainbat eremu geografikotan (Parte Zaharra, Altza, Antso Jakitunaren kalea, Txomin Enea), bai eta jarduera berrietan eta SmartKalea komunitatean eragile berriak sartzean ere.

    SmartKalea proiektuak PROGRESO saria jaso du, Hiri Adimendunen kategorian, 2020an; lankidetza publiko-pribatuaren proiektu onenaren saria jaso du, CNISek (Congreso Nacional de Innovación y Servicios Públicos) emana, 2017an; eta Smart Cities saria jaso du 2015ean SOCINFO Fundazioaren eskutik.

  • EKINTZA NAGUSIAK

    Energia-efizientzia negozio eta etxebizitzetan

    Kontsumoen monitorizazioa, banakako aholkularitzak eta proiektu Smart eta teknologikoak

    • Banakako aholkularitza eta energia aurrezteko neurriak. Energiaren erabileraren gaineko kontzientziazioa.
    • Energia-kontsumoak monitorizatzeko plataforma eta App-a, eta ur kontagailu adimendunak.
    • Datuen monitorizazioa.
    • % 100 jatorri berriztagarriko energia erosketa taldekatua.
    • Negozioetarako irtenbide teknologikoak: teknologien arloko.

    Kaleko jasangarritasuna-Azpiegiturak

    • Argiteria publiko adimenduna.
    • Pertsonak zenbatzea helduak vs haurrak bereizita.
    • Ibilgailuak zenbatzea.
    • Bizikletak zenbatzea.
    • Airearen kalitaterako sentsoreak.
    • Enpresei zuzendutako smart ideien deialdia. 

    Informazioa biltzeko plataforma

    • Smart online plataforma, sistemak denbora errealean monitorizatzeko eta integratzeko.
    • Monitorizazio adierazle eta txostenak udal kudeaketa hobetzeko.
    • Pertsona kopuruari buruzko datuen analisi prediktiboa.
    • Datu eta adierazle irekiak.
  • FINANTZAKETA

    SmartKaleak Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketa ere izan du Altzako auzoan errepikatzeko.  Bestetik, SmartKaleak CLEAN (Interreg Europe / EU-PGI02121) eta BODAH (Interreg Atlantic Area programa, EAPA_936/2018 proiektu zenbakiarekin) europar proiektuen finantzaketa ere badu bere inplementazioetako batzuk aurrera eramateko.

  • GEHIAGO JAKIN

    SmartKalea komunitatearen parte izateko eskaerak egiteko moduak honakoak dira:

    1) SmartKalea proiektuari atxikitzea zerbitzuak jasotzeko:

    Eskaera bulego birtualaren bitartez egin daiteke (etxebizitzak eta saltokiak) edo Donostia Sustapenarekin zuzenean jarriz harremanetan.

    · Bulego birtuala: https://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/es/oficina-virtual
    · Harremanetarako: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943482800

    2) SmartKalea proiektuari atxikitzea enpresa teknologiko laguntzaile gisa:

    • Harremanetarako: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943482800
  • KOLABORATZAILEAK

    SmartKalea proiektua lankidetza publiko-pribaturako eredu batean oinarritzen da, eta proiektuari bere baliabide propioen ekarpena (giza baliabideak eta/edo ekipamendu teknologikoa) egiten dioten agenteen partaidetza du:

    • Donostia Sustapena: proiektuko liderra eta koordinatzailea.
    • Donostiako Udala: Ingurumen Departamentua, Hiri Mantentze eta Zerbitzu Departamentua (Urak, Argiteria Publikoa, Bide Garbiketa), Mugikortasuna eta Donostia TIK.
    • Saltokiak.
    • Merkataritza eta ostalaritzako elkarteak.
    • Tokiko enpresak/laguntzaileak, Donostia Sustapenaren Smart Klusterraren kideak: Alchemy, Aranconta, Dinycon, FCC, Idom, Ikusi, In Situ, iPlay, Kunak, Letter Ingenieros, Leycolan, Mirakonta, RAZ, Skootik, SQS, 3DIkustek, Uhin Energia, Wattio.
    • Euskal Herriko Unibertsitatea, Informatika Fakultatea - Aldapa.
    • Herritarrak (Kale Nagusiko, Altza pasealekuko, Antso Jakituna kaleko eta Txomin Eneko etxebizitzak).

 

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.

logos comercio

 

EZAGUTU GEHIAGO

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

PROIEKTUAREN WEBGUNEA   TXOSTENAK

 

Proiektuko azpisistemen jarraipen- eta kudeaketa-adierazleak

MONITORIZAZIOA   IRAGARPENAK

 

Bideoak

SMART KALEAK DONOSTIAN   ELKARRIZKETAK DONOSTIAKO SMART SALTOKIEI