Ingeniaritza, Arkitektura eta Aholkularitza Zerbitzuen Enpresa. Diziplina anitzeko konpainia, Ingeniaritza, Aholkularitza eta Arkitektura eremuen barruko Zerbitzu Profesionalen alorrean liderra, bezeroari zuzendua eta nazioartean ezaguna, bezeroen edozein agindu eraginkortasunez konpontzen espezializatua.
Sail Tekniko ezberdinak ditu eta esperientzia zabala azpiegitura handietan. Honako hauen inguruko proiektuetan parte hartu du: parke teknologikoak, industria-poligonoak, autopistak, trenbideak, portuak eta aireportuak, hornidura, saneamendu eta arazketa lanak.
Idom Lurraldearen Antolamendua eta Hiri Garapena. Lurralde eta hiri mailako baliabideen kudeaketa optimizatzeko zerbitzuak nahiz eskualdeak eta hiriak berpizteko zerbitzuak.
Idom Ingurumena-. Zerbitzuak: ingurumen-kudeaketaren gaineko azterketak, proiektuak eta aholkularitza espezializatua, hondakin-uren tratamendua eta neurri zuzentzaileak abian jartzea "giltza eskuetan" modalitatean. Idom Telekomunikazioak. Aholkularitza eta Ingeniaritza zerbitzuak telekomunikazioen sektorean. Idom enpresak telefonia finko eta mugikorreko sareen eta komunikazio-sareen edo segurtasun-sistemen diseinua, eraikuntzaren gainbegiratze-lanak eta project management egiten ditu.
SERIdom, beharrezko hornidurak eta eraikuntza. "Giltza eskuetan" bezala ezagutzen den proiektuaren garapenean sor daitezkeen premien estaldura osoa eskaintzen du zerbitzuak.
- Helbidea: P.E. Zuatzu, Zuatzu kalea 5, Edif. Donosti. 20018. Donostia
- Telefonoa: 943 400 602