EIT Manufacturing Europako etorkizunerako estrategikoak diren eremuetara bideratutako ekimenetako bat da, eta EITren (European Institute of Innovation and Technology) laguntza jasotzen du. 50 bazkide baino gehiago ditu, eta Europako berrikuntza-komunitaterik handiena da fabrikazioaren arloan. EIT Manufacturing enpresaren 5 egoitzetako bat Donostian dago, eta Espainia, Frantzia eta Portugal dira egoitza horien hedadura geografikoa. Berrikuntza-ekosistemen fabrikazioaren esparruko aktoreak biltzen ditu, Europako industriak ekoizpen-prozesuetan dituen erronkei erantzuteko eta, horrela, merkatu globaletan duen posizioa hobetzeko. Bere jarduerak hiru esparrutara zuzenduta daude: enpresen sorrera, berrikuntza eta hezkuntza. Era berean, gure inguruneko berrikuntzan eta ekintzailetzan laguntzeko eragileekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertzen dituzte (klusterrak eta elkarteak, eskualdeetako eta nazioetako gobernuak, azeleragailuak eta inkubagailuak, etab.).
- Helbidea: Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa, Mikeletegi Pasealekua 1. 20009. Donostia.
- Telefonoa: 943 731 242