Zientzia eta Berrikuntza: etorkizuneko hiria

Datorren urriaren 22tik, larunbata, eta 28ra, ostirala, bitartean, Berrikuntzaren Astearen bederatzigarren edizioa ospatuko da. Aurten, Zientzia eta Berrikuntza: etorkizuneko hiria izango da leloa, eta Donostiak zientziaren garapenaren alde azken urteotan egin duen apustua aztertuko da, eredu berritzaile, iraunkor eta inklusibo baten bidez, Zientzia eta Berrikuntzaren hiri bihur dadin.

Donostia Sustapenaren ekintza hau ezagutzeko, esperimentatzeko, ikasteko, partekatzeko eta inspiratzeko gunea izango da berriro ere, eta herritarrak izango dira protagonista.

Laster harrituko zaituztegu programazio osoarekin.