• Etxea
  • Azken ordua
  • Herbehereetako Leewarden herriko ordezkaritza batek Talent House eraikina bisitatu du

Herbehereetako Leewarden herriko ordezkaritza batek Talent House eraikina bisitatu du

  • Topaketak Donostia Sustapenaren zerbitzu aitzindari honen kudeaketa eredua ezagutarazteko balio izan du.
  • Herbehereetako ordezkaritzak Leewardenen antzeko zerbitzu bat martxan jartzea pentsatu du.
  • Bisita, bi hiriek Europako hainbat proiektutan izan duten lankidetzari esker gauzatu ahal izan da.

Leewardeneko ordezkaritza batek, bertako udala buru izanik, Leewardeneko Zentro Teknologiko, Unibertsitate eta Start Ups-eko agenteekin batera, Talent House eraikina ezagutu dute gaur goizean.

Bisitaren helburua Donostia Sustapenaren eraikinean garatzen den kudeaketa eredua bertatik bertara ezagutzea zen. Eredu horrek nazioarteko talentua eta goi mailako ikertzaileak erakartzea eta atxikitzea ahalbidetzen du.

Leewarden Herbehereen iparraldean kokatzen da eta Frisiako probintziako hiriburua da. Bertako unibertsitateek edo tokiko ekosistema berritzaileko erakundeek kanpoko talentuarentzako eskatzen duten ostatu eskaerari erantzutea du helburu. Horregatik, interes berezia zuten Talent House bezalako eredu bat ezagutzeko.

Leewardenen ordezkaritza Fryske Akademyk, Leeuwardengo Udalak, Innovatie Pact Fyslân berrikuntza erakundeak, NHL Stenden Zientzia Aplikatuen Unibertsitateak, Leeuwardenen egoitza duen Groningeneko Unibertsitateak, FB Oranjewoud Fundazioak eta BirdEyes eta Wetsus enpresek ordezkatzen duten berrikuntza enpresa eta klusterrak osatu dute.

Saioan zehar, Donostia Sustapenak bere estrategia orokorra aurkeztu du eta Talent House proiektua partekatu ere, bertan kokatzen den talentua erakartzeko eta mantetzeko estrategiarekin batera.

Bisita honi esker, Donostia Sustapenak mundu mailan aitzindaria den eredu baten ezaugarriak aurkeztu ditu. Eredu honi esker, eraikinak 2011ko apirilean ateak ireki zituenetik, 75 herrialde baino gehiagoko 3.000 ikertzailek baino gehiagok ostatu hartu ahal izan dute 80 apartamentuetan.

Leewarden eta Donostiaren arteko harremana bi herriek UpgradeSME proiektu europarrean parte hartu zutenean hasi zen. Izan ere, gaur egun lehenago Talent Housen ostatu hartu zuen Leewardeneko ikertzaile bat Donostian bizi da.

Talent House-ko topaketan, Donostia Sustapenak Berrikuntza eta Talentuaren ildo estrategikoak partekatu ditu Holandako homologoekin; izan ere, ez da baztertzen lankidetza gune berriak sortzea.