• Etxea
  • Azken ordua
  • Erakusleihoak zientziaren izarrentzat, Emakume eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Eguna ospatzeko

Erakusleihoak zientziaren izarrentzat, Emakume eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Eguna ospatzeko

Donostia Sustapenetik “Zientziaren Izarren Erakusleihoak” izeneko jarduera jarri dugu martxan hil honen 11tik 25era, emakumeek zientzian egiten duten lana ikusgarriagoa izan dadin.

Kanpaina honen bidez, San Martin auzoko 12 tokiko merkatarien erakusleihoak apainduko ditugu, 12 emakume zientzialariren omenez: gure zientzia-izarrak. Establezimendu bakoitzak bere erakusleihoa apainduko du, aukeratutako emakume zientifikoaren ikerketa-arloa erreferentziatzat hartuta.

Kanpaina hau urtero Emakume eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Eguna ospatzeko “Emakumeak Zientzian” Elkarteak antolatutako jardueren barruan kokatzen da. Donostia Sustapena erakunde laguntzailea da.

Hauek dira establezimenduak eta hautatutako emakume zientzialariak:

  • Abytek – Ainara Sangroniz Agudo.
  • Barayazarra + Casteres Arquitectos – Amaia Arranz Otaegui.
  • Peluquería Maloa – Dorcas Muthoni.
  • Peluquería Isabel – Emma Roca Rodriguez.
  • Marian Alvaro & Iñaki Sagarzazu – Estibaliz Apellaniz Ingunza.
  • Podología San Sebastián – Homira May Rezai.
  • Ridel – Katalin Karikó.
  • Summun Travel – Maddi Astigarraga Bergara.
  • Sebastopol Cocktail Bar – Mari Luz Esteban Galarza.
  • Tocados OH – Maryam Mirzajani.
  • Un rincón para tí – Melissa Cristina Márquez.
  • Yogaunge – Sally Ride.

Informazio gehiagorako, bisitatu Emakumeak Zientzian