Elkartasuna Donostiako eguberrien bihotzean

  • Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako Gabonetako Kanpainan elkartasunerako lekua ere badago: Aspace 50, SMH Aita Mari, Gromada/Ukraina Elkartea, Ukraina Euskadi Elkartea (ROdovid), Unicef, Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero Elkartea eta Zaporeak horren froga dira. Hiru etxola izango dituzte merkatuan, horietako bi txandaka, beren produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.
  • Marisol Garmendia: "Gabonak gozatzeko eta ospatzeko dira, baina baita balio sozialak partekatzeko eta aldarrikatzeko ere, eta elkartasuna balio horietako bat da, balio horiek hobeak izaten eta gizarte eta hiri justuago baterantz aurrera egiten laguntzen digutelako, ingurunearekiko errespetuz eta pertsona kalteberekiko sentikor".

Donostiako Gabonetan elkartasun jarduerek argi propioa izango dute, hirian erreferentziatzat ditugun elkarteak eta erakundeak lagun, hala nola: Aspace 50, SMH Aita Mari, Gromada/Ukraina Elkartea, Ukraina Euskadi Elkartea, (Rodovid) Unicef, Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero Elkartea eta Zaporeak. Erakunde horiek guztiek presentzia handia izango dute Gabonetako Azokaren inguruan, hiru etxola solidario izango baitituzte: bi Ramon Labaien plazan, eta beste bat gabonetako igluaren ondoan, Urumea plazan.

Udalak eta Donostia Sustapenak elkartasunaren alde egindako apustua azpimarratu du Marisol Garmendia Tokiko Ekonomia eta Enplegu Zinegotziak: "Gabonak gozatzeko eta ospatzeko dira, baina baita balio sozialak partekatzeko eta aldarrikatzeko ere, eta elkartasuna balio horietako bat da, balio horiek hobeak izaten eta gizarte eta hiri justuago baterantz aurrera egiten laguntzen digutelako, ingurunearekiko errespetuz eta pertsona kalteberekiko sentikor". Elkartasuna Donostiako Eguberrien bihotzean egotea eta argi propioarekin distira egitea proposatzen digu aurtengo programazioak; hori dela eta, Gabonetako Merkatuan etxola eta karpa solidarioak egongo dira eta hainbat eta hainbat jarduera antolatuko dira abendu osoan zehar.

Donostia Sustapenak diseinatu duen programa joan den ostiralean, abenduak 1ean bertan hasi zen, Gabonetako Merkatuko etxola solidarioen irekierarekin. Ramon Labaien plazan, Gromada/Ukraina Elkarteak etxola bat izango du Gabonak amaitu arte, eta Aspace 50k, SMH Aita Marik eta Ukraina-Euskadi (Rodovid)elkarteak beste etxola bat partekatuko dute asteka. Hirugarren etxola Urumea plazan egongo da eta Zaporeak elkarteak eta Mi Dulce Guerrero elkarteak partekatuko dute (azken elkarte honek haur diabetikoen alde egiten du lan). Etxola hauei esker, elkarteek beren lan solidarioa erakutsi eta ezagutaraziko dute eta beren jarduera ordaintzen lagunduko dieten produktuak saldu ahal izango dituzte. Gainera, Unicef eta BAE, tailer dezberdinak burutuko dituzte Frantzia Pasealekuaren gabonetako igluan.

Jasangarritasuna eta elkartasuna batuko dituen jarduera aurreikusietako bat adinekoentzako triziklo-ibilaldiak dira, "Bizikletaz Adinik ez" elkartearekin batera antolatzekoak. Zahar egoitzetan dauden edo eguneko zentroak erabiltzen dituzten adinekoei Gabonak hurbiltzea da xedea, Gabonetako erakargarri nagusiez gozatzeko aukera emango dieten ibilbideak antolatuz. Ibilaldiak gaur bertatik, Abenduak 4, aurrera hasiko dira eta Ramon Labayen plazatik aterako dira.

Programazio solidarioaren beste kapitulu nabarmen bat Zaporeak elkartearekin dago lotuta; izan ere, elkarte honek lan humanitario handia egiten du, Europara iristen diren errefuxiatuen artean janari ano duinak banatuz. Zaporeak Gabonetako Merkatuko etxola batean egongo da, egiten duten lana bertan emango baitu ezagutzera. Gainera, abenduaren 15ean pintxo pote solidario bat egingo du, eta abenduaren 19an afari solidario bat: elkartearekin kolaboratu nahi duten guztiek eman dezakete izena, 637 891 768 zenbakira deitzen. Afaria Unión Artesana-n izango da eta bertan Pintxoaren Institutoko, Eurotoques, Jakitea, Mahaia eta Gozoako sukaldariak parte hartuko dute. Zaporeak-ek errefuxiatu esparruetan egiten duen lana babesteko erabiliko da bildutako dirua.

Aspace 50, garun-paralisia eta antzeko beste ezintasun batzuk dituzten pertsonen bizi- kalitatea hobetzeko lan egiten duenak,. Urumea plazako etxolan egongo da

abenduaren 11tik 17ra, eta urtarrilaren 1etik 7ra bitartean, erakundearen erabiltzaileen produktuak eskainiko ditu. Musikak ere presentzia izango du Donostiako Eguberri solidarioan, Donostiako Orfeoiaren eskutik abenduaren 22an Loiolako Erriberako Iesu elizan 19:30tan eta 28an, Altzako San Martzial elizan, 20:00etan eskeinitako bi kontzertuekin. Bi kontzertu horiek doakoak izango dira, eta gune bat prestatuko da erakunde solidario hauekk gonbidatutako kolektiboentzat.

Gainera, Donostia Sustapenak, elkarte solidario hauen bitartez, 1.000 sarrera jarriko ditu azoka-atrakzioetarako baliabide gutxiko kolektibo eta familien eskura, txikienek jaietako erakargarritasun nagusietako bat denaz goza dezaten.