Astelehenean, uztailak 4, 5 karpa jarriko dira hiriko hainbat auzotan proiektuaren berri emateko, plataforman izena emateko, zozketetan parte hartzeko eta opariak emateko.
DSS Market Plaza plataformak, Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bidez abian jarri zuena tokiko merkataritzari bere eraldaketa digitalean laguntzeko, bere lehen urtea bete du. Merkatuaren kontsumo-ohitura berriei erantzutea eta tokiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea izan ziren plataformaren hasierako helburuak.
Donostiako merkataritzarako online salmentaren erreferentea eta bezeroentzako hurbileko erosketen erreferentziazko web orria bilakatu da urte honetan.
Lehen urteurrena ospatzeko, datorren astelehenean, uztailak 4, 5 karpa jarriko dira egun osoan zehar hiriko hainbat auzotan, interesa duten pertsona guztiek plataforman izena eman eta opari- poltsa oroigarri bat eraman dezaten, DSS Market Plazan kontsumitzeko bonuen zozketan sartzeaz gain.
Karpak leku hauetan kokatuko dira:
1. Zentroa: Koldo Mitxelenaren aurreko zabalgunea.
2. Alde Zaharra: Boulevard.
3. Amara: Amara Plazako hotel gunea.
4. Altza: Harrobieta plaza.
5. Antiguo: Jose Maria Sert plaza.
Informazioa eta opari-poltsa ere eskuratu ahal izango dira Denda Gunean (Gipuzkoa Plaza, 7).
DSS Market Plaza plataformak, Digitalizazioari Laguntzeko Proiektu Publiko Onenaren 2021eko ”D+I Innovation Awards” saria jaso duenak, Donostiako saltokien eraldaketa digitalaren aldeko prestakuntza eta laguntza profesionala eskeintzen duen estrategia zabalago baten parte da.
Alta emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi daiteke edo 943482800 telefonora deitu.