Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, berrikuntza gisa aurkeztu ditu 12 €-ko deskontu bonu bat bigarren erosketagatik, online outlet bat, 250 €-ra arteko bonuen zozketak, merkataritzarako prestakuntza modulu bat, nabigazio arloko hobekuntzak eta profil propioa Instagram eta Facebook sarea sozialetan: @dssmarketplaza.
Donostia Sustapenak garatzen du udalaren marketplace plataforma hau, eta Sustapenak berak eskaintzen dituen datuen artean, nabarmentzekoa da 4.450 erabiltzaile daudela izena emanda eta gaur egun 4.400 produktu daudela salmentan. Zenbaki horiek 139.380 €-ko salmentak sortu dituzte, online bidez, tokiko merkataritzarentzat, eta erosketako batez besteko prezioa 42 € baino gehiagokoa izan da. Gehien fakturatu duten kategoriak Elikadura eta Edertasuna-Osasuna izan dira, eta ondoren datoz Moda, Aisialdia-Kultura eta Etxea-Dekorazioa, hurrenez hurren.
Salmenten gorakadan bi une garrantzitsu izan dira: bata, hasierako sustapenari loturikoa (20 €-ko hobaria, 30 € baino gehiagoko lehenengo erosketa bakoitzeko), eta, bestea, online bidezko Gabonetako Azokari loturikoa. Azken horretan, plataforman tokiko saltokiak eta Frantzia Pasealekuko etxoletan jarritako saltokiak sartu ziren.
Banaketa geografikoari dagokionez, azpimarratu behar da Erdigunea eta Alde Zaharra izan direla beren saltokietan salmenta gehien egin diren guneak. Hala ere, Ekialdeko guneko negozioek beren salmentak 15.600 €-ra arte igo dituzte, lehenengo hilabete horietan DSS Market Plaza plataformaren bidez eginiko salmentei esker. Kontuan hartzeko datu bat da salmenten % 14 Madriletik datozela.
Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, merkatari hauek bildu zituen atzo, otsailaren 23an, DSS Market Plazaren balantzea eta aurtengo urterako berrikuntzak aurkezteko ekitaldi batean.Ekitaldia Maria Cristina Hotelean izan zen, eta, han, Garmendiak hau azpimarratu zuen: “proiektu hau pandemiaren eraginez azkarrago joan da, baina jada ari ginen lanean tokiko merkataritza digitalizatzearen arloan.Erosketako joera berriak aukera bihurtu behar dira.Tokiko merkataritza guztia batuta, eta arlo publikoaren laguntzarekin, plataforma honen gisako ekimenei esker etorkizun baikorra eskaini ahal zaie negoziorik txikienei ere.”Lorturiko datu baikorrei balioa emateaz gain, La Sevillana, Kolore Estetika eta Norttek saltokiek eginiko lana aitortu zen, salmentetan nabarmendu direlako, eta, era berean, lan egin dutelako plataforma guztiontzat erakargarriagoa izan dadin.Gainera, plataforma osatzen duten 200 saltoki baino gehiagoren artean, Maria Cristina hotelean gaua igarotzeko bi bonuren zozketa egin zen, saltoki horien konpromisoa aitortzeko.
2022. urte honetarako aipaturiko berrikuntzez gain (bigarren erosketagatik 12 €-ko deskontuaren sustapena 30 €-ko gastutik gora, edo 50 € eta 250 € arteko erosketa bonuen zozketak), urtean zehar, besteak beste, mantendu egingo dira hauek: 30 € baino gehiagoko lehenengo erosketagatik 20 €-ko deskontua eta Bertako Produktuaren Eguna eta Gabonetako Azoka ospatzea, Donostia hiria Gabonetako Europako hiriburua den urtean.“Berritzen jarraituko dugu, saltoki berriak sartzen, negozioei ematen diegun banakako aholkularitzari eutsiko diogu eta bezeroaren esperientzia hobetzen jarraituko dugu, hilabeteotan egin izan dugun bezala.Uste dut Estatuko proiekturik onenetako bat dugula tokikomerkataritza digitalizatzearen arloan, eta horrela berresten du 2021ean jasoriko D+I Innovation Awards sariak”, nabarmendu zuen Marisol Garmendiak.