• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostiako LEX Program enpresak Zibersegurtasuneko Nazioko Erakundearen proiektuen suspertze programaren lehenengo postua lortu du

Donostiako LEX Program enpresak Zibersegurtasuneko Nazioko Erakundearen proiektuen suspertze programaren lehenengo postua lortu du

LEX Program taldeak, zeinak Interneten legea eta pribatutasuna betetzen lagunduko duen plataforma bat sortu duen, lortu du puntuaziorik onena 40 enpresa inguru aurkeztu diren aurtengo deialdian. 2019An sortu zen LEX Program, Donostia Sustapenaren Ekin+ programaren eskutik, eta bere LEX 4WEB proiektuarekin, web orriei lege obligazioak betetzen lagunduko dien tresna dena, geratu da lehenengo postuan.

Instituto Nacional de Ciberseguridad delakoaren (INCIBE https://www.incibe.es/) Nazioarteko Suspertzeko Cybersecurity Ventures 2020 Programa ospetsuak (https://www.incibe.es/ventures ), zeinaren helburua konfiantza d areagotzeko zibersegurtasun industria sendoa sustatzea den, urtero bezala, enpresen aukeraketa burutu du eta LEX Program lehenengo postuan kokatu du, Espainiako Zibersegurtasuneko eta harekin lotutako teknologien proiektu onena gisa. Programaren xedea zibersegurtasuneko eremuko oinarri teknologikoko enpresa berrien garapena sustatzea eta sortu berri diren enpresen hazkuntza erraztea da, enpresa proiektuen heltze prozesuan pertsona ekintzaileei lagunduz.

Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Marisol Garmendia, adierazi duenez, “oso pozgarria da ideia berritzaileak detektatzeko egiten ari garen oinarrizko lanak eta haiek martxan jartzeko aktibatuko ditugun laguntzek Lex Program enpresarenak bezalako emaitza hain positiboak ematen dituztela ikustea, zibersegurtasunean jarduten duten startup enpresen buruan jarriz”.

Lex Program enpresaren proiektua Donostian sortu zen, eta 2019an jarri zen martxan hiriko enpresa proiektu berritzaileak sortzen, bultzatzen, hazten eta sendotzen laguntzeko xedea duen Donostia Sustapeneko EKIN+ programari esker. Programa hau enpresa ideiak abiarazteko plataforma bat da, bai hura sortzeko bai hura merkatuan sendotzeko baliagarria.

Lex Program enpresaren LEX 4WEB proposamena (LEX 4WEB) Datuen Babeserako Europako Kontseiluaren Baimeneko Gidak (EDPB) ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen sistema patentatu bakuna da. Badirudi produktua cookieen konfiguratzaile ona dela dela, baina cookieak eta trackerren instalazioa blokeatzeaz gain, lege informazioa modu dinamikoan konfiguratzen du, web orrien legezko testuak erabiltzaileari egokitzeko, haren bizitokiaren arabera. Produktua, gainera, aitorpenak kontsumitzailearen alde konfiguratzen ditu aurretik, marketina baztertzea sustatzen du, datu pertsonalen salmenta debekatzen du, haurren babesa bultzatzen du eta erabiltzaileari baimenaren agiria ematen dio, zeinak zuzenean erabili ahal izango dituen bere eskubideak. Zerbitzu honekin, web orrien jabeek, diseinatzaileek eta garatzaileek web orriek bete behar dituzten lege guztiak betetzen dituzte: informazioko gizartearen zerbitzuen legeak, salmenta elektronikoa eta kontsumitzaileen babesa eta Haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko Babes Integraleko Lege Organikoa barne.

Firma 2020ko Berrikuntzaren Astearen StartUpINN atalaren protagonistetako bat izan zen:https://youtu.be/f4QOehhzX9U