• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostia WeekINN astearen X. Edizioak gazteen eta emakumeen ekintzailetza eta parte hartzea ditu ardatz

Donostia WeekINN astearen X. Edizioak gazteen eta emakumeen ekintzailetza eta parte hartzea ditu ardatz

  • Ekintzailetza Berritzailearen Topaketa eta Enpresa Berritzailearen VIII. Sariak banatzeko Gala dira Donostia WeekInn - Berrikuntzaren X. Asteko bi hitzordu nagusiak, Kursaalen egitekoak biak. Ekitaldiaren leloari jarraituz, gure hiria ekintzailetzarantz eta berrikuntzarantz abiaturiko eSpedizio batean murgiltzea da ekimen honen helburua.
  • Marisol Garmendia: "Donostiak zientzia- eta berrikuntza-hiri gisa duen lekua finkatzeko eta bultzatzen jarraitzeko, bokazio zientifiko tekniko berrietatik eta emakumeen talentua erabat txertatzetik bakarrik etorriko den bultzada behar- beharrezkoa da. Hazi nahi badugu, gazte eta emakume ekintzaileak behar ditugu."

Ekonomiako eta Bertako Enplegurako Zinegotziak Donostia Sustapenaren bitartez antolatuta, Donostia WeekInn - Berrikuntzaren X. Astea azaroaren 27tik 30era egingo da. Esan bezala, gure hiria ekintzailetzarantz eta berrikuntzarantz abiaturiko eSpedizio batean murgiltzea eta Donostiak zientzia- eta berrikuntza-hiri gisa duen lekua finkatzea dira ekimen honen bi helburu nagusiak. Aurreko bederatzi edizioetan, Donostia WeekInn Asteak 380 jarduera eraman ditu aurrera eta bertan 33.000 parte hartzaile izan ditu, horien artean 7.500 ikasle eta 500 kolaboratzaile baino gehiago.

Ekintzailetza eta gazteen eta emakumeen parte hartzea izango dira hamargarren edizio honetako ardatz nagusiak, azaroaren 29an Kursaalen egitekoa den Ekintzailetza eta Berrikuntzaren aldeko Topaketarekin batera. Startupak, ekintzaileak, enpresak eta arloko erakundeak elkarrekin lotuko dituen konexio gune bat sortzea da jardunaldiaren helburua. Ekitaldiak gazteei eta emakumeen ekintzailetzari gordetako espazioak eta jarduerak eskainiko ditu, startupek aurre egin beharreko erronka nagusiei helduko die eta inbertitzaile potentzialak ezagutzeko lana erraztuko du. Kultura ekintzailea presente egongo da hackathon batean eta ekintzailetza berritzaileari buruzko mintegi trinko batean (batxilergoko, LHko eta unibertsitateko ikasle gazteei zuzenduak biak).

Marisol Garmendia Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak adierazi duenez, "Donostiak zientzia- eta berrikuntza-hiri gisa duen lekua finkatua dago, eta etorkizunean proiekzioa izango badu, behar-beharrezkoa da belaunaldi berriak eta emakumeen talentua ekintzailetza berritzailearen barruan txertatzea. Gaur egun, 6.000 pertsonak egiten dute lan ikerketaren esparruan, eta 2022an I+Gko 188 enpresa sortu ziren. Zifra horiek EAEko eta Estatuko batez bestekoaren gainetik daude, baina hazten jarraitzeko eSpedizio batean murgildu beharra daukagu, eta hori bakar-bakarrik izango da posible bokazio zientifiko tekniko berriak bultzatuz eta emakumeen talentua osorik baliatuz. Berrikuntzaren X. Asteak errealitate hori agerian jarri nahi du. Hazi nahi badugu, gazte eta emakume ekintzaileak behar ditugu".

Belaunaldi berriei ekintzailetzaren errealitatea hurbiltzeko asmoz, Ekintzailetza eta Berrikuntza Topaketaz gain, Donostia WeekInn Astearen hamargarren edizio honek jolas, dibulgazio eta prestakuntza jarduera ugari ere izango ditu. Ekintzailetzarekin lotutako trebetasunak indartzen dituen "Escape Room" batetik hasita; gazteek euren garapen profesionalari buruzko kezkak transmitituko dituen antzerki-lan batekin amaituta; eta errealitate areagotuko tailerrak eta Realaren lankidetza duen futbol eSport lehiaketa bat (Reale Arenan egingo dena, RB Salzburgo Championseko partiudan lehen) ahaztu gabe.

Era berean, eta "Emakumeak Zientzian" elkartearekin lankidetzan, ekitaldi bat antolatuko da emakumeek zientzian betetzen duten zeregina ikusarazteko eta STEAM bokazioak areagotzeko; horrela, gure hirian lan egiten duten emakume ikertzaile zientifikoek beren esperientziak partekatuko dituzte eta historiako emakume zientzialari handi batzuei omenaldia egingo diete.

Iñigo Olaizola Donostia Sustapeneko zuzendari nagusiaren ustez, "hamargarren edizio honek hiri gisa eta Sustapen Sozietatetik bertatik zientzia eta berrikuntzaren alde egiten dugun apustuaren ezagutza eta sozializazioa indartu nahi ditu, gure garapen sozioekonomikorako funtsezko ardatz eta sektore gisa. Apustu hori dagoeneko enpleguaren % 30 eta hiriko BPGaren % 43 da, eta, hein handi batean, eragileen ekosistema trinko eta askotarikoari esker egiten dugu, eta eskerrak ematen dizkiegu Berrikuntzaren Aste honetan laguntzeagatik eta parte hartzeagatik. Eta horixe da, hain zuzen ere, lankidetzaren garrantzia, berrikuntza eta San Sebastian EKINN. Entrepreneurship Summit proiektua. SEEP - EBk finantzatua - NGEU. ekintzailetza bultzatzeko funtsezko osagai gisa, X. Weekinn honetan nabarmendu nahi dugun mezuetako bat ".

Aurtengo edizioan, Donostia WeekInn Asteak publiko orokorrari zabalduko dizkio ateak pertsona ekintzaileen eta tokiko zentro teknologikoen eskutik emango diren hitzaldi dibulgatzaileen bidez, betiere donostiarrekin konektatzeko helburuarekin eta hiriaren dinamika zientziaren eta berrikuntzaren ikuspegitik zabaltzeko xedez. "Zientziarako eta Berrikuntzarako Doako Barra" izenpean, jarduera hau hilaren 27an, 28an eta 29an izango da hiriko hainbat tabernatan, hau da, giro informal eta hurbil batean, ezagutzak esperimentatzeko eta partekatzeko.

Enpresa Berritzailearen VIII. Sariak banatzeko Galak emango dio amaiera Donostia WeekInn Astearen X. edizioari. Sari horiekin, Donostia Sustapenak enpresa-proiektuetan berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egin duten eta hirirako erreferente diren enpresak aintzatestu eta saritu nahi ditu. Galan, Enpresa Gaztearen eta Enpresa Finkatuaren kategoriako sariak entregatuko dira; horrez gain, hiriko berrikuntzarekin konprometiturik dagoen erakunde bat ere aintzatetsiko da.

Lankidetzaren aldeko apustua


Berrikuntzaren X. Astea, Donostia WeekInn, honako erakunde hauen lankidetzari esker antolatu ahal izango da: Easo Politeknikoa | Naru Intelligence | Aeban | Aspegi | Batea Consultores | Babson College | Bibagu | CDTI | Real Sociedad | CFM - Centro Física de Materiales | CIC biomaGUNE | CIC NanoGUNE | Clave Capital | Elkargi | Collagen VI International Research Summit | Cybersurgery | Deportes Apalategui | BCBL | DIPC - Donostia International Physics Center | FALP | Geroa | Easo Ventures | Elkargi | EIT Manufacturing West | Emakumeak Zientzian | ENISA | EOI - Escuela de Organización Industrial | Cidetec | Facultad de Química de la UPV/EHU | Cimico | Grenoble Alpes Metropole | Health XR Pro | ICEX | IIS Biogipuzkoa | Kibo Ventures | Linqcase |Madrid Harvard Club | Nesu Technologies | Onena Medicines | Orza | Pinama Investors | Polykey | Polymat | Sabelec | Silvia & Spyglass | Startup Lisboa | Nuuk Technologies | Tecnun | Trak Health Solutions | Universidad de Deusto | UPV/EHU | Zabala Innovation Consulting | Kibo Ventures | AFI | BME Growth | Fondo Mondragon | Fondo Social Bolsa | Gymchess | Ysios Capital | Eywa Space | Adegi | Berri Up | Tecnalia Ventures

Jarduera nabarmenak


Berrikuntzaren Astearen programazio osa eta ordutegia iada www.fomentosansebastian.eus orrialdean ikus daiteke.