• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostia “Transfiere” Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Fororik handienaren 12. edizioan izango da

Donostia “Transfiere” Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Fororik handienaren 12. edizioan izango da

  • Europa Hegoaldeko I+G+b topaketa nagusia da, ezagutza zientifikoa eta teknologikoa partekatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzia eta enpresa konektatzeko.
  • Malagara joateak COTEC Fundazioaren Lurralde Inpaktuaren Batzordearen urteko lehen bileran egoteko aukera emango du.

Donostia Sustapena “Transfiere”, ezagutza transferitzeko, enpresa-sektoreko lehiakortasuna hobetzeko eta negozio eta networking aukerak sortzeko, sektore anitzeko funtsezko foro profesionalean egongo da.

“Transfiere”-n, zientzia-, teknologia- eta enpresa-esparruetako ahots errespetatuenen eskutik, nazioartekotzeko aukerei, AAri, eraldaketa digitalari eta 4.0 industriari, ikerketari edo berrikuntza irekiari buruzko informazio zehatzena eta eguneratuena ezagutu ahal izango da.

Malagan duen presentziarekin, Donostia Sustapenak esparru bakoitzean garatzen ari den lana partekatu ahal izango du, hiriak zientziaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustua ikusaraziz, programa propioekin, hala nola, proiektuak bizkortzeko programekin, ezagutza transferitzeko bonu teknologikoekin edo “Talent House” talentua erakartzeko programarekin.

Malagara joateko bidaiak, COTEC sareko Lurralde Inpaktuaren Batzordearen urteko lehen bileran egoteko aukera emango du. Jardunaldian, lurralde askotako berrikuntza- politikak zehazten dituen Europako Batzordearen “Regional Innovation Scoreboard” aztertuko da. Iaz, Donostia Sustapenak bat egin zuen sare honekin, hiriak berrikuntzaren alde egiten duen apustua, garatzeko funtsezko motorra gisa, indartuz.