Donostia, 2022ko Gabonetako hiriburua

  • Datorren ostiralean, abenduak 2, inauguratuko da Gabonetako Azoka eta Gabonetako argiak piztuko dira jardueraz betetako hilabete bati hasiera emateko.
  • Aurten, Donostia, Genovako italiar hiriarekin batera, Gabonetako Europako hiriburua izango da, Gabonetako kanpaina solidario eta original baten aldeko apustua sendotuz.
  • Noria, gabonetako bola erraldoia, Azokaren eskaintza areagotua, Gabonetako photocall-a edo hiriko gune ikonikoen argiztapena dira aurtengo berri ugarietako batzuk.

Donostia 2022 Gabonetako Europako Hiriburua da Italiako Genova hiriarekin batera. Donostiako Gabonak abenduaren 2an hasiko dira ofizialki, Gabonetako argien piztuerarekin, Gabonetako Merkatuaren irekierarekin eta programazio solidario, inklusibo eta jasangarri baten hasierarekin. Programa hau urtarrilaren 6ra arte luzatuko da eta hiria egun horietan bisitatzeko helmuga erakargarria bihurtu nahi du.

Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko Zinegotziak, Marisol Garmendia, adierazi duenez, “hiritarrek Gabonetako kanpaina orijinalaz gozatzea lortu nahi dugu, adin guztietarako aukerak izango dituena eta, gainera, harrotasunez Gabonetako Europako Hiriburua erakutsiko duena. Guzti hau Donostiaren irudia, helmuga turistiko lagunkoi, familiar eta erakargarri gisa indartuko du, azkeneko urteetan 2 milioi bisitaritik gora izan duen jomuga turistiko bezala. Gabonetako kanpainak bereziki eragingo du aurten jasangarritasunean eta energia-eraginkortasunean, bai Gabonetako argiterian, bai merkatuan eta bai programazioaren beste mugarri batzuetan. Funtsezko garaia da tokiko ekonomia eta merkataritzarentzat, urteroko kanpaina handia egiten baitu.”

Noria handia Donostiako badiaren buru da dagoeneko, eta gaur bertan jarriko da martxan, Alderdi Ederren San Sebastian eguna baina geroago egongo da, urtarrilaren 31ra arte, hain zuzen ere. Gainera, berrogeita hamar etxola inguru Gabonetako Azokan, Frantzia Pasealekuan “atari” berria estreinatzen dutenak. Ahaztu gabe Gabonetako argiztapen dotore eta originala, hiriko auzo guztietako kaleak eta plazak argiztatuko dituena.

Hauek izango dira aurtengo Gabonetako Kanpainako mugarri aipagarrienak:

INAUGURAZIOA

Datorren ostiralean, abenduak 2, Gabonetako argiak pizteko ekitaldia eta Gabonetako Azokaren inaugurazioa izango dira Frantzia Pasealekuan, Maria Kristina zubiaren ondoan. 18: 00etatik aurrera izango da.

Oraingo honetan, laser argien ikuskizun batekin hasiko Urumea ibaiaren eta Maria Kristina zubiaren gaineko musika eta irudi show baten barne eta gero Panpin argitsu erraldoi batek zubia eta inguruak zeharkatuko ditu musikaz lagunduta. Papin erraldoia 20: 00ak arte geratuko da nahi duenak berarekin argazki bat atera dezan. Iaz, puxikadun dantzariak oroitzapen atsegin bat utzi zigun, edizio honetan mantentzea espero duguna.

18: 30ean, Gabonetako argiak piztuko dira, eta amaiera emateko, su artifizialen bilduma bat jarriko da ibaian.

Gogoan izan beharra dago inaugurazioa behar bezala eta segurtasunez garatzeko, Maria Cristina zubian ezingo direla ibilgailuak sartu 16:30-18:30 bitartean, bi noranzkoetan, eta Santa Catalina zubia erabili beharko dutela haren ordez.

✔ GABONETAKO AZOKA

Donostiako Gabonetako Merkatua, Urumea ibaiaren inguruan kokatua, Europa erdialdeko Gabonetako merkatu tradizionalen estiloan pentsatua dago. 2022an, 57 etxola izango ditu, gabonetako produktu tipikoekin: gozokiak, turroiak, jostailuak, artisautza, opariak, apaingarriak... 41 etxola Frantzia pasealekuan daude, eta beste 16, aurten berrikuntzak izango dituen eta erakargarriagoa izango den Ramon Labayen plazan.

Merkatuak, gainera, hainbat jarduera hartuko ditu nagusi zein txikientzako zuzendutakoak: abesbatzak, kontzertuak, tailerrak, hitzaldiak eta erakustaldiak, magia edo dantza, besteak beste.

Aurten ere, Gabonetako azoka online ere egongo da. Izan ere, www.dssmarketplaza.eus udal webgunean, betiko Gabonetako Azokako erakusketariez gain, Donostiako gure dendetako produktuak ere erosi ahal izango dira. “Gabonak” atalean sartzen diren produktu guztiek % 15eko beherapena izango dute, 7 eurora arte, bigarren sustapenean metagarria: lehenengo produktua erosten duten pertsonek beste 10 euroko deskontua gehituko diote erosketari, 12 eurokoa, aldiz, plataformako bigarren erosketa bada.

✔ GABONETAKO ARGIAK

Aurten, eraikin eta gune ikonikoetan ere jarriko dira Donostiako Gabonetako argiak. Horrela, Victoria Eugenia Antzokiko argiek Urumea ibaiko argien lerroa osatuko dute. La Conchako erlojuetan ere jarriko dira argi berritzaileak, eta baita Gabonetako photocall-a ere.

Gabon hauetan, Santa Katalina zubia berritu egingo da. Zubi horrek argi-izei batzuk izango ditu, merkatuaren ildoari jarraituz eta Labayen plaza eta Frantzia pasealekua lotuz. Izan ere, merkatu berak bere sarbide-ate argiztatuak izango ditu, Europako merkatu handien antzera.

Gabonetako Bola 12 metroko altuerako bola bat izango da aurten, eta barrutik igaro ahal izango da, sartzeko lau ate bait ditu. Askatasunaren Hiribideak ere argiztapena berritzen du, zuhaitz kimatu berrietan adaburuak simulatuz. Loiola kaleak argien sabaia mantentzen eta berritzen du, eta opari-paketeen, aterkien eta gainerakoen formako apaingarriak nabarmentzen dira. Gogoan izan egunero 17: 45etik 22: 00etara piztuko direla.

✔ ATRAKZIOAK

Andia Kaleko noria da azken urteotan Donostiako Gabonetan elementu nagusia. 32 metroko altuera duen noria honek 22 kabina erdi-itxi ditu, eta 144 bidaiarira arte eraman ditzake bidaia bakoitzean. Gainera, minusbaliotasunak dituzten pertsonentzat sarbidea eta pertsona horien sarbiderako egokitutako kabina ere baditu. Bidaiak 5 € balioko du, astelehenetan izan ezik, non % 50eko deskontua izango duen.

Federico García Lorca plazan lerentzako arrapala jarriko da berriz ere, non elurrez estalitako mendia bailitz, gazteenek puzgarri batean jaitsi ahalko diren hiru erreietako batetik behera. Prezioa 2 € izango da 2 jaitsierarako, eta % 50eko deskontua izango du astelehenetan.

Hirugarren atrakzioa Gabonetako apaingarriekin dekoratutako elur-oreinen trena izango da. 3,5 euroko prezio du bidaiak, astelehenetan ezik, non 2,5 euroko prezioa izango duen.

GABONETAKO EUROPAKO HIRIBURUA

Gabonetako Europako Hiriburua izatearen ondorioz, Italiako Genova hiriarekin batera Donostiak duen titulua, pantaila erraldoi bat jarriko da Ramón María Labaien plazan, egunean hainbat ordutan, Genovako Gabonekin zuzenean konektatzeko.

Ekimen bitxi honen bitartez, donostiarrek zein bisitariek zuzenean ikusiko dute Italiar hiri horretako Gabonetan gertatzen ari dena, eta, handik ere, pantaila erraldoian ikusiko dute une horretan plazan bizi dugun guztia.

Abenduaren 8 eta 15 bitartean egongo da pantaila martxan eta aste horretan zehar, bi hirietako agintarien eta enbaxadoreen arteko topaketak ere egingo dira.

VIDEO MAPPING-A

Abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra bitartean, egunero, hainbat bideo mapping proiekzio erakutsiko dira San Telmo museoaren fatxadan, aurten 120 urte betetzen dituenak. Proiekzioek Gabonetako elementuak eta ikonografia bilduko dituzte, modu dotore eta harrigarrian aurkeztuta, argiaren eta soinuaren bidez, gure inguruko, kulturako eta hiriko elementuak erantsiz.

Ikuskizunean sormenarekin bat datorren soinu-banda erabiliko da, berbera egunero, urtarrilaren 4an izan ezik, non aldaketa txiki batzuk egingo zaizkion errege bezperarako egokia izan dadin. Bideo mappingeko 4 emanaldi eskainiko dira egunean (18:30, 19:30, 20:30 eta 21:30) bost minutukoak.

GABON JASANGARRIA

Udaletxearen terrazan eguzki panelak jarriko dira terrazan bertan jarriko diren Gabonetako elementuak argiztatzeko. Horrela, Gabonetako kanpaina honek bultzatzen dituen balioetako batean sakonduko du, energia berriztagarrien erabilera eta jasangarritasunean, alegia.

Bestetik, Gabonetako Merkatuak aurten ere izango dituzte Smart gailuak, esaterako, hiriko hainbat tokitan pertsonen kopurua neurtzeko, eta bestelako sistema efikazak ere, led argiak esaterako, hiri osoko Gabonetako argiztapen sistema gisa.

GABONETAKO ARGIEN ETA AZOKAREN BABESLEAK:

  • BasqueTour
  • Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Saila
  • Eroski
  • San Sebastián Shops
  • Asociación de Hostelería de Gipuzkoa
  • Garbera
  • Hotel María Cristina
  • La Perla
  • Moyua
  • Victoria Eugenia Antzokia
  • Campezo
  • Teusa
  • Asfaltia