• Etxea
  • Azken ordua
  • Axular eta Santo Tomas Lizeoa, First Lego League Euskadiko 14. edizioaren irabazleak Donostiako egoitzan, 300 ikasle parte hartu zutelarik

Axular eta Santo Tomas Lizeoa, First Lego League Euskadiko 14. edizioaren irabazleak Donostiako egoitzan, 300 ikasle parte hartu zutelarik

  • "Overclock"(Axular) eta "Lizeobots A"(STL) ez ezik, San Fidel Ikastola eta Stem Toki-Edurobotic bizkaitarrak eta Arabako Urkide Ikastetxeak ere hilaren amaierako Cartagenako (Murtzia) Fase Finalerako sailkatu ziren.
  • Donostian, Bilbon eta Arrasaten egoitzak izan zituen txapelketak, 128 taldetan banatutako 42 euskal ikastoletako 1.000 ikasle inguruk parte hartu zutelarik.
  • Donostia Sustapena izan zen Donostiako egoitzaren antolatzailea, Innobasqueren koordinazioarekin, ekintza Donostia Innovation Campus estrategiarekin lotzen baita, ikaslearen gaitasun pertsonal eta profesionalen garapena erraztuz.

First Lego League Euskadik, erreferentziazko STEAM hezkuntza-programak, gazteek ideia bat hainbat agertokitan ikertzea sustatzen duenak, proba egiteteko, baztertzeko, balioztatzeko edo aldatzeko, nork bere ondorioetara iristeko, energia berriztagarriaren erronka jarri zuen aurten.

ganadores first23 contenido2

Horregatik, energiari buruzko berrikuntza-proiektu bat aurkezteaz gain, parte hartu zuten taldeek robot bat diseinatu, eraiki eta programatu zuten, txapelketan lehiatzeko eta ahalik eta misio gehien gainditzen saiatzeko.

“Overclock” eta “Lizeobots A” taldeek parte hartuko dute datorren martxoaren 25ean eta 26an Cartagenan (Murtzia) egingo den finalean. Bertan, beren berrikuntza-proiektuak erakutsiko dituzte, eta aurkeztutako robotak Houstongo (AEB) munduko finalerako txartela lortzeko lehiatuko dira, apirilaren 19tik 22ra bitarte.

Donostia Sustapenak, ekitaldiaren antolatzaile gisa Donostiako egoitzan, 80 bat boluntarioren laguntza eta inplikazioa eskertzen du, haien laguntza gabe txapelketa antolatzea ezinezkoa izango baitzen.

Gainera, eskerrak emanten dizkie aurtengo edizioan parte hartu duten erakundeei:

  • Ingeniera soy, Estatu mailan FLL sustatzen duen erakundea.
  • Innobasque.
  • Donostiako Udala.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
  • Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiak.
  • Deustoko Unibertsitatea.
  • CAF.
  • Cidetec.
  • Ecomagnet.
  • Easo Politeknikoa.
  • Bengoa.
  • Ausolan.
  • Xenon.

IKUSI ARGAZKIAK