• Etxea
  • Azken ordua
  • Altzako Bertako Produktuaren Azoka beren laugarren edizioan sendotzen doa

Altzako Bertako Produktuaren Azoka beren laugarren edizioan sendotzen doa

Bihar, Maiatzaren 13an, larunbata, ospatuko da Harria parkeko pergolan, 9:30etatik 14:00etara.

Garapen ekonomikoko zinegotziak, Donostia Sustapenaren bitartez, Altza auzoko Bertako Produktuaren Azoka antolatu du berriro ere. Azoka honetan 11 ekoizlek hartuko dute parte, eta Harria parkeko pergolaren azpian kokatuko dira postuak.

Jarduera hau Donostia Urban Lur nekazaritza ekintzailetzako proiektuaren barruan kokatzen da, Ekonomiaren Garapen eta Enplegu Zinegotzigoak sustatzen du Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bitartez.

Marisol Garmendia zinegotziak nabarmendu du “Altza auzoa merkatu honetan murgiltzen dela eta iada auzoaren egutegian barneratua dagoela. Ziur nago oraingoan ere arrakasta izango duela. Beste urteetan produktuak agortu egiten dira eta auzoak kontsumo arduratsu eta iraunkorrarekiko duen sentikortasunaren erakusgarri da. Bestalde, nekazaritzako elikagaien negozio hauei laguntzeko modu bat ere bada, beren produktuen merkaturatzea erraztuz”.

Harria parkean salgai jarriko diren produktuen artean, 9:30etatik aurrera, Altzako agro ekintzaileen Urban Baratzako, WilMar-eko, Goxorrubiko eta Caritaseko eta Donostialdeko eta inguruetako tokiko ekoizleenak, besteak beste, Aldabazahar, Mañeko, OnEin Kontserbak, Etxeberri Goikoa, Aikur, Garrarte eta Aparolaren produktuak izango ditugu: barazkiak, fruta, gozokiak, ogia, kontserba ekologikoak, gaztak, eztia... aurkitu ahal izango dugu.

Altzako Bertako Produktuaren Azoka 2021ean hasi zen, Urban Lur proiektuaren barruan. Proiektu honen bidez, Donostia Sustapenak nekazaritzako elikagaien ekintzailetza bultzatu nahi du donostiarren artean. Horretarako, nekazaritza laborantzarako prestakuntza, lur eremua eta azpiegitura egokiak eman ditu, baita negozioa abian jartzeko eta produktuak online eta aurrez aurre merkaturatzeko aholkularitza ere.