Energia-eraginkortasunari buruzko aholkularitza

.

Efizientzia energetikoari buruzko banakako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dugu zure establezimenduarentako.

  • ZERTAN DATZA ZERBITZUA?

    Kontsumo eta tarifa elektrikoaren, kontratatutako potentziaren eta instalazioen kontsumo elementu nagusien patroiak aztertzeko xedez, zerbitzu honetan interesa duten enpresek energia-eraginkortasunari buruzko banakako aholkularitza jasoko dute.

    Kontsumoa murrizteko eta euren instalazioetan balizko aurrezpenak lortzeko, gomendio pertsonalizatuak proposatuko zaizkio enpresa bakoitzari.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO?

    Donostian kokatutako aisialdi turistikoaren arloko enpresek parte har dezakete.

  • NOLA GARATU BEHAR DA ZERBITZUA?

    Energia-aholkularitzan espezializatutako enpresak aurrez aurreko bisita egingo dio enpresainteresdunari. Bisitan, energia-kontsumoei buruzko informazio guztia jasoko da eta argindarraren fakturari eta instalazioen kontsumo elementu nagusiei buruzko zalantzak argitu ahal izango dira.

    Zerbitzu honetan parte hartu nahi duten enpresek baimen bat sinatu beharko dute, enpresa espezializatuak energia-kontsumoari buruzko datuak eskuratu eta aztertu ahal izan ditzan. Bisita egin eta energia-kontsumoak aztertu ondoren, enpresa espezializatuak energia-arloan egindako aholkularitzaren txostena egingo du eta enpresari emango dio.

  • NOLA ESKA DEZAKET AHOLKULARITZA ZERBITZUA?
    Eskabidea webgune honetako formulario honen bidez aurkez dezakezu.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

ONLINE ESKAERA

 

  

 

* Programa hau Donostiako Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Plana (PSTD) (2022-2024) proiektuaren jardueren barruan dago. Proiektu hori Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatu da, eta Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak, Industria eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatu dute".

faldon next turismo color pos