Aisia eta turismo enpresetako profesionalentzako prestakuntza Smart Building-en

 

Aisia eta turismo sektorean Smart Building proiektuak gauzatzeko moduari buruzko prestakuntza emango da. Prestakuntzan, smartbuilding instalazioen oinarrizko nozioak jorratuko dira, eta instalazio horiek zure instalazioetan gauzatzearen aukerak eta onurak azalduko dira, besteak beste, energia-eraginkortasuna, erosotasuna eta kudeaketa-kostuen murrizketa.

  • ZERTAN DATZA PRESTAKUNTZA?

    Smartbuilding-en prestakuntzak hasiera saio bat izango du webinar formatuan, eta ondoren, bigarren prestakuntza tekniko bat, online, SmartBuilding-en hainbat aplikaziotan sakontzeko: sarbideen kontrola, klimaren kontrola, argiztapenaren kontrola, jarraitutasuna, teknologia erabilgarriak, etab. Gainera, enpresek dituzten kontsulta partikularrentzako banakako laguntza zerbitzua eskainiko da proiektu partikularrak abian jartzeko.

    WEBINARRA: NOLA HOBETU NIRE INSTALAZIOAK SMARTBUILDINGAREN BIDEZ | Data eta ordua: Maiatzak 23, 10:30-12:00 | Smartbuildingeko soluzio bat instalatzeak onura batzuk ditu, besteak beste, energia-eraginkortasuna, erosotasuna eta kudeaketa-kostuak murriztea. Onura horiek garrantzi berezia dute aisia eta turismo sektorean. Gainera, proiektu arrakastatsuetan oinarritutako horrelako instalazioak baloratzeko eta ezartzeko gakoak emango dira

    BAKARKAKO TUTORETZAK – AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA. Aholkularitza eta tutoretza teknikoko zerbitzu indibidualizatua eskaintzen da, zuen instalazioak aztertzeko, zuen enpresari aplikatutako zalantza eta argibide partikularrak argitzeko eta zuen instalazioen beharren lehen ebaluazioa egiteko, smartbuilidng-aren bidez hobetzeko. Horretarako, eremuan aditua den pertsona batek zuen establezimendua bisitatu ahal izango du eta bertan aztertuko ditu behar partikularrak.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO?

    Aisia eta turismo sektoreari zuzendua: hotel, jatetxe, kafetegi eta abar.

  • NORK EMANGO DU FORMAZIOA?

    Ander Gabilondo – Id Domotica. Telekomunikazio-ingeniaria, ID Domótica eta Onna enpresen sortzaileetako bat. Domotikaren eta Smart Buildings-en sektorean egiten du lan duela 20 urtetik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da 2008tik. Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean, besteak beste, KNX Award nazioarteko saria.

  • NOLAKO PRESTAKUNTZA IZANGO DA?

    Prestakuntza online emango da.

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

WEBINARRA: Nola hobetu nire instalazioak Smartbuildingaren bidez

INSKRIPZIOA AMAITU DA

 

 
* Programa hau Donostiako Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Plana (PSTD) (2022-2024) proiektuaren jardueren barruan dago. Proiektu hori Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatu da, eta Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak finantzatu dute".

faldon next turismo color pos