Digital Dend@k

 

Kontsumo ohitura berrietara egokitu eta Interneten zure denda “ireki” nahi al duzu?

Zure erantzuna baiezkoa bada, Digital Dend@k-ek aholkularitza eskaintzen dizu zure negozioa zer puntutan dagoen jakiteko, prestakuntza eskaintzen dizu zure negozioan tresna digitalak erabiltzen ikasteko, eta laguntza ekonomikoak ematen dizkizu, esate baterako ordenagailua erosteko.

 

  • NORENTZAT DA ZERBITZU HAU?

    Txikizkako merkataritzan ari den Donostiako edozein dendarentzat.

  • ZER EPE DAGO ESKATZEKO?

    Zerbitzua urte osoan zehar dago zabalik.

  • ZERTAN DATZA DIGITAL DEND@K PROGRAMA?

    Digital Dend@k Donostiako saltokiek Interneti eta eraldaketa digitalari esker merkatu aukera berriak izateko dago diseinatuta.

    Horregatik, txikizkako merkataritzan ari diren saltokiei laguntzen diegu, kontsumo ohitura berrietara (online merkataritzara) egokitzeko beharrezko gaitasunak eta negozio eta lan ereduak beregana ditzaten.

    Digital Dend@k-ek bi jarduera ildo dauzka:

    • Prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua marketin digital, Internet bidezko salmenta eta datuen analisian.
    • Laguntza ekonomikoak (2.000 eurorainokoak) Donostiako merkataritzaren eraldaketa digitalerako prozesua bultzatzeko.
  • NOLA GARATZEN DA DIGITAL DEND@K PROGRAMA?

    Digital Dend@k ingurune digitalean espezializatutako aholkularitza programa bat da. Horretan, zurekin batera identifikatuko dugu zer pauso egin behar dituzun zure negozioaren ingurune digitalarekin zerikusia duen guztian.

    Programak honela funtzionatzen du:

    1. Bilera bat egiten dugu zurekin, zure proiektua ezagutu eta ingurune digitalean zer behar dituzun identifikatzeko.

    2. Dagozkizun aholkularitza-arloetara bideratzen zaitugu: tokiko merkataritzarentzako marketin digital, e-commerce eta datuen analisira. Bidea erakutsiko dizugu zure zeure plan digitala prestatu, Internet bitartez saltzeko oinarrizko tresnak zein diren ezagutu, eta datuak analizatzen eta interpretatzen jakin dezazun.

    Aholkularitza gauzatzeko modua honakoa da:

    • 9 saio, ordubetekoak (webinars), marketin digital, e-commerce eta datuen analisiari buruz.
    • Prestakuntzako 4 saio, 2 ordukoak, taldean egitekoak, marketin digital, e-commerce eta datuen analisirako ibilbide digitalari buruz.
    • Kasu bakoitzaren diagnostikoa eta aholkularitza pertsonal eta espezifikoa, 3 esparru horietako bakoitzean zertu behar dituzun ekintzak identifikatzeko moduaren gaineko orientazioa emateko.
  • NOLA HAR DEZAKEZU PARTE DIGITAL DEND@K-EN?

    Eskaera aurkezteko, web honetako formulario hau erabili behar duzu.

    ONLINE ESKAERA

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA

 

* Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatua.

digitaldendak logos