Proiektu berritzaileentzako, Jabetza intelektualari buruzko aholkularitza espezializatua

 

Zure enpresaren teknologiaren bideragarritasuna edo jabetza intelektuala analizatu nahi badituzu nazioko edo nazioarteko merkatuetako negozio ildo berritzat, hementxe gaituzu aholkularitza eskaintzeko eta negozio aukerak identifikatzen laguntzeko.

 

  • ZER LORTU NAHI DU ZERBITZUAK?

    Zerbitzuaren xedea da aholkularitza indibiduala ematea, enpresa baten teknologia edo jabetza intelektualaren edo negozio ildo berri baten bideragarritasunari buruz.

  • NORENTZAT DA ZERBITZU HAU?

    Donostian kokatutako eta proiektu berritzaileak dituzten enpresantzat.

  • ZER EPE DAGO ESKATZEKO?

    Zerbitzu hau urte osoan zehar dago zabalik.

  • ZERTAN DATZA AHOLKULARITZA HORI?

    Jabetza intelektualari buruzko laguntza- eta aholkularitza-zerbitzua zure proiektuaren beharrak ezagutzeko bilera batekin hasten da.

    Lehen balorazioaren ondoren, Donostia Sustapenak pertsona arduradun bat esleitzen dizu, eta horrexek proposatzen dizu zure enpresak segitu behar duen bide-orria, gauzatu beharko dituzuen neurriekin batera

    Donostia Sustapenaren lan horrek 20 ordu hartuko ditu gehienez.

  • NOLA ESKATU?

    Hitzordua eskatu behar duzu zure proiektua guri aurkezteko; horretarako, formulario hau erabili:

    ONLINE ESKAERA

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA