Negozio digitalen legezko kudeaketarako proiektu berritzaileentzako aholkularitza

 

Zer tresna edo plataforma erabiltzen dituzu, zein kanpo hornitzaile eredu erabiltzen duzu, edo zer segurtasun elementu erabiltzen dituzu datuak tratatzeko?

Aholkularitza estrategikoa eskaintzen dizugu, zure negozio digitala legez kudeatzeko moduari buruz.

 

  • ZERTARAKO DA ZERBITZU HAU?

    Zerbitzu honen bidez, aholkularitza pertsonalizatua ematen dugu Donostian finaktutako negozio digital berritzaileei.

  • NOIZ ESKA DAITEKE?

    Urte osoan zehar zabalik den zerbitzua da.

  • ZERTAN DATZA LAGUNTZA?

    Negozio digitalen lege kudeaketarako aholkularitza-zerbitzuak hasierako bilera bat egiten du zure proiektua ezagutu, zer behar dituzun baloratu, eta ekintza plan bat diseinatzeko.

    Lehen bilera horren ondotik, Donostia Sustapenak arduradun bat esleituko dizu; horrexek proposatuko dizu zure enpresak segitu behar duen programa, aurrera eraman beharko dituzuen neurriekin batera. Donostia Sustapenaren lan horrek 10 ordu hartuko ditu.

  • NOLA ESKATU?

    Zure eskaera formulario honen bitartez aurkeztu behar duzu.

    ONLINE ESKAERA

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA