Zure langileei eskaintzen diezuen balio proposamenari buruz hausnartzeko laguntza, nola hobetu eta, batez ere, nola komunikatu.
- Norentzat da zerbitzu hau?
Zerbitzu hau Donostian proiektu berritzaileak dituzten eta 7 langile baino gehiago dituzten enpresei zuzenduta dago.
- Zein da eskatzeko epea?
Zerbitzu hau urte osoan dago zabalik.
- Zertan datza aholkularitza hori?
Erakundeetan talentua erakartzeko eta fidelizatzeko inbound recruitment metodologiaren bidez, taldeko eta banakako aholkularitza prozesu bat irekitzen dugu, egiten duzuenari eta balioan nola jar dezakezuen hausnartu ahal izateko, eta, horrela, enplegatzaile gisa duzuen erakargarritasuna hobetzeko.
Taldekako eta banakako saioak egingo dira.
- Nola eskatu?
Eska ezazu esteka honen bidez.
ONLINE ESKAERA
