Digitalizazioari buruzko aholkularitza zerbitzua

 

Sektorea digitalki aldatzeko prozesua hobetu nahian, aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen dugu.

 

  • ZERTAN DATZA ZERBITZUA?

    Zerbitzu honen enpresa onuradunek aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute, arlo operatiboan eta antolamenduzkoan zein erabiltzaileekiko harreman eremuan hobera egin dezaten.

  • NORI ZUZENDUTA DAGO?

    Digitalizazioaren gaian sentsibilizatuta dauden, aurrera egiten eta eraginkortasun operatiboa hobetzen jarraitzeko interesa duten, eta digitalizazio prozesuen bidez bezeroaren esperientzian sakondu nahi duten aisialdi turistikoaren arloko enpresei zuzenduta dago.

  • NOLA GARATU BEHAR DA ZERBITZUA?

    Zerbitzua 3 fasetan garatuko da:

    • Lehenengo bilera diagnostikoaren fasea aztertzeko izango da, hau da, enpresa onuradunaren digitalizazio maila ezagutzea izango du helburu.
    • Bigarren fasea, egin beharreko ekintzak jasoko dituen ibilbide orri bat osatzeko izango da. Ibilbide orri hau, diagnostiko fasean hautemandako premien arabera osatuko da.
    • Eta aholkularitza-zerbitzuaren hirugarren faseak helburu izango du ibilbide orrian zehaztutako ekintzak inplementatzea. Proposatutako neurrietakoren bat ezartzeko konpromisoa eskatuko zaio enpresa onuradunari.

    Eskainitako Zerbitzuak (3 faseak barne) gehienez 20 orduko iraupena izango du.

  • NOLA ESKA DEZAKET AHOLKULARITZA ZERBITZUA?

    Zerbitzua online eskatu behar da, orrialde honetan bertan aurkituko duzun botoia sakatuz, eta harremanetan jarriko gara.

Dokumentazioa eta lotura erlazionatuak

ONLINE ESKAERA

 

* Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta Europar Batasuneko Next-Generation funtsek finantzatuta. 

faldon logos home2024