Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Tecnalia Bonu Teknologikoa

 
 

Bonu teknologikoak dira Tecnaliak gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.

Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.

TECNALIA, ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroa den aldetik, enpresa eta erakundeekin elkarlanean ari da lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde jasangarria lortzeko. Gure egitekoa ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea da, eta gure ikuspegia, enpresak eta gizartea eraldatzeko eragile izatea, etengabe eboluzionatzen ari den etorkizuneko erronketara egokitzeko.

TECNALIAk ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa gauzatzen ditu, nazioarteko bikaintasun estandarrei erantzunez eta inpaktu handiarekin bertako industrian; lehiatzeko abantaila eskaintzen du, hainbat arlotako gaitasuna eta diziplina anitzeko jakintza metatzearen poderioz. Hainbat lan zentro ditu Donostian, eta ikerketaren alorreko erreferentzia gisa posizionaturik dago, Europako teknologia-zentro garrantzitsuenetako bat baita.

  • NORI ZUZENDUTA DAUDE LAGUNTZA HORIEK?

    Laguntza horiek egoitza fiskala eta lantokia Donostian duten eta proiektua lantoki horretan garatzen duten enpresa txikiei zuzenduta daude.

    Gainera, onuradun izan daitezke enpresa bat eratzeko prozesuan dauden pertsona fisikoak edo sustatzaileak.

    Bi kasuetan, proiektu berritzaileak aurkeztu beharko dituzte.

  • ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEKIN?

    Bonuen bidez, Tecnaliarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako osagai teknologikoko proiektuak sustatzen eta garatzen ditugu, Tecnalian garatutako transferentzia teknologikoaren eta ezagutzaren bidez.

    Osagai teknologikoa duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, Tecnaliak produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterlanen eta laguntza teknikoen bidez.

  • BONU ETA KOFINANTZAKETA MOTA DESBERDINAK DAUDE?

    Bai, eskatzailearen tamainaren, proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, bonu eta kofinantziazio mota hauek planteatzen dira:

    Bonuaren balioa, noiz arte (BEZik gabe)

    Kofinantzaketa

    8.000 €

    • Donostiako Sustapenak %70
    • Tecnaliak %30

    14.500 €

    • Donostiako Sustapenak %55
    • Tecnaliak %35
    • Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren %10 ordaindu beharko du

     

    Bonu Teknologikoaren onuradunak bere gain hartu beharko du dagokion BEZa.

    Bonuaren eskatzaileak eskatu nahi duen bonu mota proposatu ahal izango duen arren, zentro teknologikoak eta Donostiako Sustapenak erabakiko dute/dute bonu mota.

    Emango den bonu-mota onuradunari bonua eman zaiola jakinarazten zaion unean zehaztuko da.

    Adibide gisa, onuradunek zer zerbitzu tipologia eska ditzaketen adieraziko da jarraian.

     

    1. adibidea: garapen teknologikoak martxan dituen eta faseren batean laguntza behar izan dezakeen enpresa. Adibidez:

    Enpresak produktu sorta bat du, eta, dibertsifikazio estrategiak bultzatuta, osatu egin nahi du produktu berri bat garatuta edo daudenetakoren bat berrituta (adibidez, sentsore bateriadunen sare bat du eta sentsore autoelikatuen sare bat nahi du, edo eraikinetan energia kudeatzeko sistema bat du, eta tokiko iragarpen meteorologikoko datuekin osatu nahi du). Enpresak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, entseguak ordaintzeko funtsak edo energiaren zatia kudeatzeko software garapen zehatz bat lortu ditzake.

     

    2. adibidea: produktu/zerbitzu ideia bat duen eta produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa egin nahi duen ekintzailea:

    X ekintzaileari produktu/zerbitzu teknologiko bat bururatu zaio (adibidez, kale batean aparkatzeko libre dauden plazak adierazteko gailua), eta ez daki zer teknologia erabili, ez eta irtenbide hori merkatuak onartuko lukeen prezio tartearen barruan egongo litzatekeen ere. Pertsona ekintzaileak, Bonu Teknologikoa programaren bidez, produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa ordaintzeko funtsak lortu ditzake. Azterketak puntu hauek izango lituzke:

    • Arazoa edo beharra aztertzea eta eskakizun funtzionalak aztertzea.
    • Irtenbide teknologiko alternatiboak aztertzea eta ebaluatzea. Produktuak eskatutako funtzioak garatzeko funtsezko teknologiak identifikatzea.
    • Kostua eta onura aztertzea, abantailak, lotutako kostuak eta arriskuak baloratuz (RFID duten baldosak farolei lotuta, ikusmen artifiziala, etab.).
    • Garapen teknologikorako estrategia eta plana ezartzea, gutxieneko prototipo bideragarria definitzea eta hori lortzeko hurrengo urratsak.

     

    3. adibidea: eremu emergenteetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D inprimaketa) bere produktuetan edo prozesuetan txertatzeko aukerak aztertu nahi dituen enpresa/pertsona ekintzailea. Adibidez:

    Enpresak bere negozioa berritzeko aukerak aztertu nahi ditu, bere produktuan IoT teknologia emergenteen aplikazio berrietatik abiatuta (adibidez, etxeko eta argiztapeneko artikuluei funtzionalitate berriak gehitzeko aukerak aztertuz, haien artean eta Internetekin interkonektatuta). Bonu Teknologikoa programaren bidez, enpresak bere produktu/prozesu espezifikoan teknologia emergenteak txertatzeko aukeren mapa bat egiteko funtsak lortu ditzake, honako puntu hauek barne:

    • Teknologia emergente garrantzitsuen agertokiak aztertzea enpresaren produktuarekin/prozesuarekin lotuta, eta hurbileko kasuen erreferentziak aztertzea.
    • Aukera zehatzak identifikatzea eta hautatzea.
    • Bideragarritasun teknikoaren ebaluazioa eta kostu-onuraren azterketa egitea.
  • ZEIN DA TECNALIA BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZUEN KATALOGOA?

    TECNALIA ZERBITZUEN KATALOGOA

    a1: Zerbitzuak Garapen Teknologikoan eta Produktuarenean, eremu hauetan:

    A1.1: TRANTSIZIO ENERGETIKOA:

    • Digital Energy
    • Renewable Generation
    • Smart Grids
    • Zero Carbon Mobility
    • Circular Economy
    • Materials For Energy Transition
    • Industry Descarbonization
    • Positive Energy buildings and Districts.

    A1.2: HIRI-EKOSISTEMA:

    • Ekomaterial adimendunak
    • Eraikin adimendunak
    • Energia eraikuntzan eta hirian
    • Erresilientzia eta klima-aldaketa
    • Hiri- eta lurralde-eraldaketa
    • Hiri osasungarria
    • Hiri-mugikortasuna
    • Azpiegitura adimendunak
    • Ekonomia zirkularra.

    A1.3 ERALDAKETA DIGITALA

    • Mantentze-lan adimendunak
    • Adimen artifiziala
    • Robotika eta sistema kognitiboak
    • Interakzio-sistema aurreratuak eta 4.0 langilea
    • Errendimendu handiko konputazioa datu masiboetarako
    • Sistemen eta devop-en bizi-zikloa
    • Zibersegurtasuna eta konfiantza
    • Gauzen Internet
    • Sentsorika eta jarduketa
    • Ikusmen artifiziala

    A1.4 OSASUN PERTSONALIZATUA:

    • In vitro diagnostikoa
    • Irudi bidezko diagnostikoa
    • Produktu biomedikoa eta medikuntza birsortzailea
    • Farmazia-garapena
    • Elikadura-osagaiak eta konposatu funtzionalak
    • Elikagai osasungarriak
    • Robotika medikoa
    • Neuroingeniaritza
    • Osasun digitala
    • Wearables PRL
    • Hiri-irtenbide osasungarriak

    A1.5 FABRIKAZIO ADIMENDUNA:

    • 4.0 industria
    • Industria eta ekonomia zirkularra deskarbonizatzea
    • Material berriak eta fabrikazio-prozesuak
    • Fabrikazio gehigarria
    • Makinak, automatizazioa eta robotika aurreratua.

    A1.6 EKONOMIA ZIRKULARRA:

    • Baliabide naturalak eta jasangarritasuna
    • Produktu eta zerbitzuen ekodiseinua
    • Industry zirkularra
    • Zirkularra cities & regions
    • Hondakinak birziklatzea eta balorizatzea
    • Digital for curcular economy
    • Bioekonomia

    A2: PRODUKTUEN, PROZESUEN ETA SISTEMEN FIDAGARRITASUNA, KALITATEA ETA SEGURTASUNA EBALUATZEKO ZERBITZUAK

    Zerbitzu motak:

    • Materialak hautatzea, zerbitzuko portaera aztertzea, akatsen analisia, industria jatorriko osagaien hondar bizitza eta bizi luzapena. Prebentziozko mantentzea.
    • Materialen eta produktuen prestazioak karakterizatzea eta ebaluatzea.
    • Errealitatea atzematea 3D eskanerren bitartez, ingurune industrialetan digitalizatzeko eta BIM modelatua egiteko. 3D web konfiguragailua.
    • Ebaluazio eta ikuskatze zerbitzuak ematea errealitate areagotuaren bidez.
    • Ekipo eta sistema elektronikoen fidagarritasuna eta segurtasuna ebaluatzea.
    • Bioteknologia eta biomedikuntza zerbitzuak ematea.
    • Produktu, prozesu eta sistema berriak garatzea irisgarritasunerako eta barne arkitekturarako.
    • Materialak baliozkotzea eraikinetako eta azpiegituretako aplikazio energetiko eta termikoetarako (adibidez, eguzki energia termikorako osagaiak, ingurune erasokorrak, tenperatura altua, eta abar.)
    • Produktuen eta sistemen zibersegurtasun maila ebaluatzea.

    B: AHOLKULARITZA AURRERATUKO ZERBITZUAK:

    Aholkularitza aurreratua eremu emergenteetako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D inprimaketa) bere produktuetan edo prozesuetan txertatzeko aukerak aztertzeko.

    Teknologia eremu emergenteen deskribapena:

    BigData/Analytics:

    Datu masiboen azterketa edo “big data” bi faktoreren ondorioz sortu den aukera berri bat da: batetik, mota guztietako datu prozesagarriak, batzuk jabedunak eta beste batzuk publikoak edo irekiak, gero eta eskuragarriago daudelako; eta bestetik, informazioa prozesatzeko tresnak gero eta irisgarriago daudelako. Sare sozialak, telefono adimendunak, txartelak edo ingurunean dauden sentsoreak datu iturri baliotsuak dira, eta datu horiek prozesatuta hainbat informazio lortu daitezke: joerak, dentsitatea, mugikortasuna, iruzurra, kontsumoa, eta abar. Datu masiboen azterketa diziplina emergentea da, eta ia edozein negoziotan erabakiak zehaztasun handiagoz hartzen lagundu dezake.

    IoT/Wearables:

    Eguneroko zenbait objektu gai dira informazioa prozesatzeko eta pertsonekin eta beste objektu batzuekin elkarreragiteko, zuzenean edo komunikazio sistemen bidez (Internet, adibidez), eta Gauzen Internetak (IoT) objektu horien gero eta instrumentazio handiagoan du jatorria, hain zuzen. Ingurunean dauden objektuak dira, edo pertsonek daramatzatenak (wearable edo soinean eramatekoak) eta, elkarren artean konektatuta, funtzionalitate bereziak eskaintzen dituzte, hots, informatu, sentsorizatu, jarduten dute. Adibideak kasik eremu guztietan daude: etxean (gailu domotikoak, segurtasuna, etxetresna elektrikoak), enpresan eta lantegian (ekoizpenaren kontrola, trazabilitatea, sarbideen kontrola, energia kudeaketa), merkataritzan (kokapena, neurketa), osasunean (trazabilitatea, kudeaketa medikoa, telelaguntza), garraioan (sarbideak, bidesariak, kontrola), segurtasunean (trazabilitatea, sarbideen kontrola, jarraipena). Eta gero eta sofistikatuagoak dira, adimentsuagoak eta euren artean konektatzen dira konektibitateko eta konputazioko gaitasun berriak aprobetxatuz.

    3D inprimaketa/Fabrikazio gehigarria:

    Fabrikazio teknologia berrien garapenari esker, ondasunen eta produktuen ekoizpena pixkanaka aldatzen ari da, bai eskala makroekonomikoan (berrindustrializazioa), bai mikroekonomikoan (tokiko fabrikazioa). Horri gizartearen joera berriak gehitu behar zaizkio, produktu pertsonalizatuagoen eta produktu serie laburragoen ingurukoak. Zenbakizko kontroleko makinak, laser ebakigailuak edo 3D inprimagailuak agente berrientzat eskuragarri egoten hasi dira. Gizartea askoz ere interkonektatuago dago, eta nahiko erraza da diseinuak sortzea, banatzea eta partekatzea, gero tokian bertan egiteko baliabide eskuragarriago horiekin. Software edo hardware irekiko ekimenei esker (Arduino edo Raspberry Pi, adibidez), espezializatuta ez dauden agenteek teknologia horiek erabil ditzaketen beren diseinuetan eta produktuetan. Horrela, balio handiko produktuak sortzeko aukera berriak agertzen ari dira, metodo tradizionalekin lehiatzeko moduan.

    Aurreko hiru eremuetako aholkularitza zerbitzu aurreratuaren bidez, bonuaren erakunde onuradunak honako hauek lortuko ditu:

    • produktu/prozesuetan berrikuntza aukera zehatzak formulatzea, teknologia emergenteak txertatuz, eta egingarritasun teknikoa eta, hala badagokio, merkatu bideragarritasuna ebaluatzea.
    • espero den kostu-onura aztertzea.

    Zibersegurtasuna:

    Enpresek, herritarrek eta administrazioek zibererasotzaileek gero eta gehiago mehatxatzen duten ingurune digital batean jardun behar dutenez, diseinutik abiatuta segurtasun filosofia bat hartu behar da, mehatxu zibernetikoekiko erresistentzia areagotzeko, ahultasunak murrizteko, segurtasun arriskuak murrizteko eta babesa areagotzeko. Askotan, gainera, zibersegurtasunaren arloko araudi eta estandar aplikagarriak bete behar dira, eta espezifikoak ere izan daitezke sektore jakin baterako.

    Aholkularitza aurreratuko zerbitzuaren bidez, aukera hau planteatzen da: aztertzea nola txertatu daitezkeen sistemetan eta prozesuetan hainbat mekanismo, datuen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzeko –zifratze teknologiak edo PET (Privacy Enhancing Technologies) oinarri hartuta–, konfiantza eta gardentasuna eskaintzeko –DLT (Distributed Ledger Technologies) edo Blockchain aplikatuta–, eta IA (adimen artifiziala) teknikak aplikatzeko, sistemaren segurtasun egoera monitorizatuko duten ziberadimen tresnak edukitzeko.

     

  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2023ko Azaroaren 15 arte.

    Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu).

    Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz: “Bono Teknologikoen 2023ko Programa”

    Honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:

    Administrazio-agiriak:

    a) Eskabide-orria (Eskabidearen eranskina).

    b) Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen banku-datuen eranskina, dagokion banku-erakundeak zigilatua, edo banku-agiri baliokidea, banku-erakundeak behar bezala zigilatua.

    c) Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.

    d) Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NANa.

    Deskribapen-memoria teknikoa eta ekonomikoa:

    e) Proiektuaren memoriaren gidoiaren eranskina:

    Memoriak garatuko den proiektu berritzailea deskribatuko du. Informazio teknikoa eta ekonomikoa izango du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitza-adierazleak), eta argi eta garbi adierazi beharko du zer egoeratan dagoen.

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada (enpresa eratu aurretik), enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, honako informazio honekin:

    • Funtsezko bazkideak: proiektuaren sustatzaileen aurkezpena.
    • Funtsezko jarduerak: Garatu beharreko jardueren xehetasunak
    • Balio-proposamena: planteatutako abantailaren xehetasuna
    • Bezeroen segmentua: helburuko bezeroei eta erakartzeko moduari buruzko informazioa.
    • Kostuen egitura: Kostuen egituraren aurreikuspena
    • Aurreikusitako diru-sarreren iturria: Diru-sarreren ereduaren aurreikuspena
    • Proiektua garatuko den zentroa edo establezimendua Donostian egongo delako konpromisoa.
  • NOLAKOA IZANGO DA EBAZPENA?

    Eskabideak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, laguntza horretara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Proiektu guztiek ezaugarri hauetakoren bat duten tokiko proiektuak izan behar dute:

    • Egungo merkatuarekiko edo gizartearekiko balio diferentziala
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan
    • I+G proiektuak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berriak eta erabilgarriak
    • Daudenak baino eraginkorragoak diren eta gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa duten negozio-prozesuak edo -ereduak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzaileari buruzko balorazio orokorra: 70 puntu, gehienez. Gutxienez 60 lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoa ebaluatzeko.
    • Garapen teknologikoari buruzko balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa, eta gutxienez 20 puntu lortu behar dira bonua onartua izan dadin.

    2022 eta 2023ko deialdian eratutako Ekin+ eta Ekin+ Salud programetan onartutako proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan baino ez dira ebaluatu beharko, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, eskabidea erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA ETA MODUA?

    Bonu teknologikoaren zerbitzua emateko gehieneko epea Donostiako Sustapenaren eta agente laguntzailearen artean adostuko da, egin beharreko lanen arabera, eta hala adieraziko da laguntzaren ebazpenean.

    Zerbitzua amaitu ondoren, eta zerbitzua amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko du.