Zure negozioa Donostian kokatzeko espazio bat behar duzu?

7 enpresa zentro ditugu hirian zehar, puntako teknologia azpiegiturekin eta doako aholkularitza, berrikuntza edo nazioartekotze zerbitzuekin.

PI@

Aurkitu zure bulego ideala Zuatzuko enpresa-parkean, 50m2 eta 600m2 bitarteko espazioekin. Gainera, ikus-entzunezko ekipamendua izango duzu, formatu desberdinetako ekoizpenak garatzeko. 17.855 m2-ko bi eraikin, 80 bulego eta ibilgailuentzako sarbidea duten 5 lokal erdi-industrial ditu. Hiru aparkalekuek kargagailu elektrikoak, trastelekuak, office, gimnasioa, bilera-gelak, auditorioak, kamerinoak eta platoak aurkituko dituzu bertan.

 

  • ZER AURKITUKO DUZU PI@-N?
    • Argiztapen eta aireztapen naturala. Eta badakizu, argi naturala energia handiagoarekin eta produktibitate handiagoarekin lotzen da.
    • Girotze geotermikoa (hotza eta beroa eraikinaren geotermian txertatua). Hau da, berotegi efektuko gasik sortzen ez duen energia.
    • Lurzoru teknikoa eta kalitatezko sabai aizuna (iraunkortasun eta erresistentzia handikoa).
    • Instalazio elektriko osoa (ahotsa eta datuak), etorkizunean konexio berriak egin ahal izan ditzazun.
    • Banakako bainugela osoak, zu eta inguruko guztiak erosoago egoteko.
    • Zuntz optikoa komunikazioen rack-eraino, zure datu zentroa espazio txiki batean antolatu ahal izan dezazun.
    • Doako garajeak sestra azpiko aparkalekuan (kontratatutako azaleraren arabera), Donostian zure bulegoaren ondoan aparkatzea ez dadin arazo izan.

    Zuatzuko Pi@ eraikinean instalatzen bazara, aukera izango duzu, halaber, auditorio bat, zure ideiak aurkezteko areto bat (pitching digitala), bi plato, postprodukziorako espazioak, edukiak kudeatzeko sistema digital bat eta fitxategi digital bat erabiltzeko.

    Eta, nolakoak dira enpresa-zentro honetako gainerako instalazioak?

    Auditorio egokitua duzu

    Ezin egokiagoa, ikus-entzunezko proiektuak testatzeko, denbora errealeko konexioa duten ekitaldietarako, prestakuntzarako, prentsaurrekoetarako edo produktuak aurkezteko. Auditoriaren hornidura honakoa da:

    • 80 butaka mailakatu eta izugarri eroso.
    • 2K bereizmen estereoskopioa, hots, bereizmen altua duen proiekzioa.
    • Dolby Surround soinu sistema inguratzailea, soinu espazioaren pertzepzioa areagotzen duena.
    • Zine digitalerako biltegiratze eta erreprodukzio zerbitzaria.
    • Hitzaldiak esan ahal izateko gune egokitua.
    • Kontrol independentea eta zona erantsi intsonorizatua rack-etarako.

    Pitching digitala edo zure ideiak aurkezteko areto bat dituzu

    Bereizmen handiko ikus-entzunezko ekoizpenak ikusteko prestatuta dagoen areto digital honek aukera ematen dizu zure lanaren onena erakusteko eta zure ideiekin banatzaileak, bezeroak edo inbertitzaileak harrituta uzteko. Zuatzuko Pi@ zentroko areto digitalak honakoak dauzka:

    • 24 bukata mailakatu eta ezin erosoagoak. 
    • Postprodukziorako mahairako espazioa aretoan bertan.
    • Dolby Surround sistema soinua errealagoa izan dadin.
    • Full HD bereizmeneko proiekzioa, kalitate handieneko edukiak ikusi ahal izan ditzazun.

    Plato erreala eta birtuala izango dituzu, teknologiarik aurreratuenarekin

    Teknologiarik modernoenekin esperimentatzeko eta lanak garatzeko, Zuatzun bi plato dauzkazu, erreala eta birtuala, honela hornituta:

    • Intsonorizazio akustikoa (barrutiko akustika hobetzeko) eta kontrol zona independenteak.
    • Argiztapen parrilak zure estudioa edo platoa argiztatzeko.
    • HD kamerako katea, bideoak askoz kalitate handiagoarekin erreproduzitzeko.
    • Nahasketa mahai digitala bideo eta audiorako. Horren bitartez aukeratu, nahastu eta manipulatu ahal izango dituzu bideo edo audio iturri desberdinetatik lortutako irudiak.
    • Eszenografia birtuala, bideoa eta 3D elementuak denbora errealean integratu ahal izateko.
    • Kontrol monitorizatua audio eta bideorako, soinua eta irudia benetan zehatzak izan daitezen laguntzeko.
    • Eraikineko gainerako lekuekiko zuntz bidezko lotura; zure bulegotik ikusi ahal izango duzu platoan gertatzen dena.
    • Kamerino gunea eta aldagelak, aktoreek eta langile guztiek prestatzeko, makillatzeko eta atseden hartzeko ere aukera izan dezaten.

    Postprodukzioko espazioak erabiliko dituzu

    Audioak, bideoak, bikoizketa-saioak eta fase honetako beste edozein lan postproduzitzeko akustikoki egokitutako espazioak dira.

    Zure proiektuak videowallean edo horretarako publizitate espazioan emango dituzu aditzera

    Informazioa eman eta berriak erakutsi nahi badituzu, zure enpresaren proiektuak edo irtenbide digital berriak ezagutarazi nahi badituzu, 5 m2 baino gehiagoko publizitate espazio bat duzu eskura zure edukia azaltzeko edo sektorearekin lotutako informazio guztia jasotzeko. 

  • NOLAKOA DA PI@ DAGOEN INGURUA?

    Zuatzu Enpresa Parkea enpresa-proiektuak hartzeko bereziki prestatutako ingurua da, azpiegitura modernoak baitauzka, ahalmen handiko zuntz optikoko sareak esaterako.

    Zuatzura eta Pi@ eraikinera oso erraz iristen da garraio publikoa erabiliz. Autobusak 20 bat minutu behar ditu Donostiako hirigunea enpresa-parkearekin lotzeko, eta 20 minutuan behin daude autobusak.

    Gainera, eraikinak aparkaleku plazak dauzka, eta GI-20 errepidetik ere sarrera zuzena dago parkera.

  • ZERBITZU ERANTSIAK
    • Coworking espazioa: 20 mahai eta 3 bilera-gela.
    • Office espazioa.
    • Gimnasioa.
    • Jatetxea.
    • Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak.

INTERESATZEN ZAIZU?

Ezagutu enpresa-espazio bat alokatzeko aukera

IKUSI PRESTASUNA

 

Gela bat erreserbatu nahi duzu? Eskatu botoian klik eginez

ARETO BAT ERRESERBATU