Democenter eraikinak metro koadro askoko bulegorik behar ez duten zerbitzu enpresei zuzendutako alokairuko espazioak ditu. Ubarburu pasealekuan dago, Martuteneko 27 industrialdean, eta 30 eta 50 m2 bitarteko 12 lokal dauzka.
- NORENTZAT DA DEMOCENTER ENPRESA-GUNEA?
Zerbitzu enpresak.
- ZER ESKAINTZEN DU DEMOCENTER ENPRESA-ESPAZIOAK?
Democenter-ek 12 lokal eskaintzen ditu, espazio handirik behar ez duten zerbitzu enpresek bertan jarri ahal izan ditzaten bulegoak. Lokalak 30 eta 50 m2 bitartekoak dira.
Donostian zure negozioa antolatzeko aukera ematen dizun eraikin honek espazio eta zerbitzu komunak ere eskaintzen dizkizu:
- Auditorio girotua, 40 lagunentzakoa.
- Erabilera anitzeko aretoa, aurkezpenak, topaketak eta enpresa-prestakuntzako jarduerak egiteko hornitua.
- NOLAKOA DA MARTUTENEKO 27 INDUSTRIALDEAREN INGURUA?
Martuteneko 27 industrialdean sektore askotako enpresak daude: elikaduraren arlokoak, telekomunikazioetan ari direnak, arte grafikoetakoak, eraikuntzakoak eta horiekin lotutako industrietakoak (beirategiak, burdindegiak, elektrizitatekoak).