Enpresa berritzaileen udal zentroa Igaran kokatuta dago, eta 58 lokal dauzka: 49 enpresa-bulego eta industria garbietarako (erdi-industrialetarako) 9. Langileentzako 162 aparkaleku plaza ere badauzka, eta beste 32 bisitentzat.
- PUBLIKO OBJEKTIBOA
Enpresa berritzaileak.
- ZER ESKAINTZEN DU CEMEI ERAIKINAK?
Cemei enpresa berritzaileei zuzendutako zentroa da. Guztira 49 bulego dauzka, 55 eta 200 m2 bitartekoak, eta enpresa erdi-industrial garbientzako 9 lokal, 180 eta 500 m2 bitartekoak.
Ibaetako Portuetxe kalean dago. Hirigunearekin ongi komunikatutako zona da, eta probintziatik ere sarbide egokiak ditu. Ez ahantzi Cemeik aparkaleku plazak ere badauzkala, bai langileentzat bai bisitentzat.
- ZER PRESTAZIO EMATEN DITU CEMEI ZENTROAK?
Enpresa berritzaileen udal zentroan, ekintzailetzarako eta zure negozioa muntatzeko espazioak izateaz gain, erabilgarri dituzu honakoak:
- Auditorio girotua, 80 lagunentzat.
- Bideokonferentzia zerbitzua.
- Erabilera anitzeko gela, aurkezpenak, topaketak edo enpresa-prestakuntzako jarduerak egiteko prestatua.
- Otorduak egiteko eta atseden hartzeko sukalondoa.
- NON DAGO CEMEI ENPRESA BERRITZAILEEN UDAL ZENTROA?
Cemei eraikina Portuetxe kalean dago, Ibaetan. Inguru zoragarria da zure negozioa muntatzeko, unibertsitateetatik oso hurbil dagoelako eta garraio publikoaren bitartez oso erraz iristen zarelako bertara. Cemei zentroraino zenbait autobus linea iristen dira; horiek, 15 minutuan behin, Donostiako hirigunea zona honekin lotzen dute, 20 minutu baino gutxiagoan.
GI-20 errepiderako sarrera alokairuko enpresa-espazio horietatik kilometro eskasera dago. Horri esker, Gipuzkoako beste leku batzuetatik ere oso sarbide erosoa dugu. Hirigunetik 15 minutu behar dira, autoz, bertara iristeko. Eta guztira 194 aparkaleku plaza daude langileentzat eta bisitentzat.
- ZERBITZU ERANTSIAK
- Coworking espazioak.
- 15 eta 30m2 bitarteko altzariz hornitutako enpresa bulegoak.
- Jatetxea
- Haurtzaindegia
- Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak