375 estudio

375 Estudio Donostian egoitza duen diseinu grafikoko estudio bat da. Duela urte batzuk sortu zen, 2008an ikus-entzunezko diziplina ezberdinetako bi diseinatzaileen eskutik kontsolidatu egin zen proiektua. Gure lanak euskarri ezberdinetan eskaintzen ditugu, euskarri grafikoan, webgunean edo bideoan, ekoizpen aukera zabala eskaintzen dugu.

Hainbat publizitate-agentziatan ibili ondoren, gure proiektua aurrera eramatea erabaki genuen: 375estudiok gure bezeroei beti eskaini nahi izan diegun tratu pertsonalizatua ematea eta haien helburuak ulertzea eta aztertzea ahalbidetu digu, beraiekin harreman sendoak ezarriz, gure lan gogorraren eta sortutako gure irudi sendo eta homogeneoaren bitartez, gure sormena errekurtso grafiko anitzen bitartez adierazteko aukera eskaini digu.

Gure helburu nagusia komunikazio eta adierazpen grafiko eta kontzeptuala aurrera eramateko modu berriak sortzea eta ikertzea da, estandarrak hautsiz, publikoa sorgor utzi gabe eta inpaktuaren bidez beraiengana iritsiz. Mezuak komunikatzeko modu berriak eskatzen dituzten garai berriak bizi ditugu.

  • Harremanetarako pertsona: Unai Medrano Etxeberria
  • Kokapena: Portuetxe kalea 23B, 1-101 (Cemei eraikina)
  • Tel.: 943 104 704
  • Posta elektronikoa: info @ 375estudio.com
  • www.375estudio.com