Choc Arte

Laborantza iraunkorreko txokolateak erabiltzen dituen artisau txokolategia, produktu guztiak jendaurrean prestatzen dituena. Askotariko produktuak, intolerantziak dituzten pertsonentzako eskaintzarekin. Pertsona guztientzako eta ekitaldi eta ospakizun guztietarako produktu paregabeak sortzen dituzte, baita enpresentzako produktuak ere.

Produktuak


  • Melokotoia: Melokotoizko jelez betetako bonboiak.
  • Mango: Mangozko jelez betetako bonboiak.
  • Sagarra: Sagar berdezko jelez betetako bonboiak.
  • Cava: Cava arinezko jelez betetako bonboiak.
  • Lotus: Lotus galletazko kremaz betetako bonboia.
  • Peta Zeta: Peta Zetazko artisau almendrazko pralinez betetako bonboia.
  • Kakahuetea: Artisau kakahuetezko pralinez betetako bonboiak.

Helbidea: Bengoetxea kalea 2 (Kokapena)