Arazorik al duzu zure sinadura digitala erabiltzeko edo laguntza behar duzu hori lortzeko?
Gure zerbitzuetako edozein eskatzean sinadura digitala erabili behar baduzu, sinadura digitala traba izan ez dadin lagunduko dizugu.
- ZER DA SINADURA DIGITALA?
Sinadura elektroniko bat da, eta aukera ematen die pertsona fisiko eta juridikoei Administrazio Publikoarekin eta erakunde pribatuekin izapide seguruak egiteko Internet bidez. Sinadura digitala offline munduan erabiltzen dugun eskuz idatzitako bertsioaren baliokide birtuala da. Teknikoki, sinatu ondoren dokumentua ezin dela aldatu ziurtatzen duen kode matematiko bat da.
- NORENTZAT ZERBITZUA?
Gure zerbitzuetako edozein eskatzean sinadura digitala erabili behar duten herritarrentzat.
- ZEIN DA ESKAERA EGITEKO EPEA?
Eskaera egiteko epea mugagabea da.
- ZER LORTUKO DUT ZERBITZU HONEKIN?
Sinadura digitala lortzeko prozesuaren berri ematea eta haren erabileran izandako gorabeherak konpontzea.