REAKTIVA-T Altzako hiri eraberritze kolektiboak

 

Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko enplegu eta prestakuntza proiektua. Gizarteratzeko eta Laneratzeko prestakuntza-, enplegu, orientazio eta laguntza proiektua, hiri eraberritze integraleko proiektuei lotutakoa 2022-2024 Inbertsio Estrategikoen Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailarekin batera finantzatua.

Ingelesezko eta frantsesezko prestakuntza Donostiako merkataritzarako. Programa praktikoa, bezeroarekiko komunikazioa errazteko eta erosketa-esperientzia hobetzeko.


FABRIKA ETA ESTALKIETAKO IGELTSEROTZAKO ERAGIKETA OSAGARRIAK

  • Ordutegia: Ordutegia goizez.
  • Helburua: Estaltzeko adreiluzko eta blokezko hormak eta zatiketak jaso, estalkietako lanetan estaldura-euskarriko elementuak eraiki eta jarri, eta obra-lekuetan lan osagarriak egin, betiere jasotako jarraibide teknikoei eta segurtasunaren eta osasunaren arloan ezarritako aginduei jarraituz.

Deialdia itxita


  • ZER DA REAKTIVA-T ALTZAKO HIRI ERABERRITZE KOLEKTIBOAK?

    Enpleguaren eta prestakuntzaren aldeko proiektu bat da, eta lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea du helburu.

  • NORENTZAKO DA REAKTIVA-T ALTZAKO HIRI ERABERRITZE KOLEKTIBOAK?

    Enplegu eskatzaileei zuzenduta dago, eta, bereziki, DSBE/EGB jasotzen dutenei eta iraupen luzeko langabeei.

  • ZERTAN DATZA REAKTIVA-T ALTZAKO HIRI ERABERRITZE KOLEKTIBOAK?

    Kontratazioen aldeko dirulaguntzen bidez enplegua eta prestakuntza sustatu nahi dituen proiektu bat da. Proiektu honetan parte hartzen dutenek beren enplegagarritasuna hobetzeko ibilbide bat egingo dute eta ibilbide horrek hainbat fase izango ditu: zeharkako prestakuntza, alde batetik fabrika eta estalkietako igeltserotzako eragiketa osagarrien Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko, eta beste alde batetik, lanpostuko gaitasunak hobetzeko, biak ala biak lan jarduerarekin bateragarriak.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943482800 telefonora.

 

idiomaslogos