Prestakuntza jaso nahi duzu eta Internet bidez lana modu eraginkorrean bilatu ahal izateko behar diren trebetasun digitalak lortu?
- ZER BILATZEN DU PROGRAMA HONEK?
Programa honen helburu nagusia enplegua lortzeko aukerak handitzea da. Horretarako, gaitasun berriak edo profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko moduari eta enplegua bilatzeko prozesuei buruz lan egingo duzu.
- ZER ESPERO DEZAKEZU PROGRAMATIK?
Programa honi esker, informazioaren teknologiak erabiltzen ikasiko duzu, lana nola bilatu jakin dezazun eta — garrantzitsuena — aurki dezazun. Oinarrizko prestakuntza zein prestakuntza aurreratua eskaintzen dugu, teknologia berrien inguruan duzun ezagutza-mailari erantzuteko.
- NORENTZAT DA PROGRAMA HAU?
Lan bila dabiltzan edo lehendik dutena hobetu nahi duten Donostiako pertsona guztientzat da programa.
- ZEIN DA IZENA EMATEKO EPEA?
Ekaineko lehenengo deialdian izena emateko epea ekainaren 19ra arte egongo da zabalik. Egitaraua ekainaren 20an hasi eta 24an amaituko da.
Uztaileko bigarren deialdian izena emateko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Egitaraua uztailaren 11n hasi eta 15ean amaituko da. -