Enplegurako prestakuntza-ikastaroak

 

Lortu zure akreditazio ofiziala enpresako prestakuntza teoriko-praktikoaren bidez. Sektore hauetan zure profesionaltasuna ziurta dezakezu:

  • SOZIOSANITARIOA
  • OSTALARITZA ETA TURISMOA
  • ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILA

 

OSTATUETAN SOLAIRUETAKO OINARRIZKO LANAK EGITEA

  • Ordutegia: Ordutegia goizez.
  • Helburua: Logelak, zona nobleak eta eremu komunak garbitzea eta prestatzea, eta establezimenduaren eta erabiltzaileen arropa garbitzea, lisatzea eta konpontzea, dagokien lanbide-arloan ezarritako segurtasun-eta higiene-arauak betez, eta behar den kalitatea lortzea.

Deialdia itxita


FABRIKA ETA ESTALKIETAKO IGELTSEROTZAKO ERAGIKETA OSAGARRIAK

  • Ordutegia: Ordutegia goizez.
  • Helburua: Estaltzeko adreiluzko eta blokezko hormak eta zatiketak jaso, estalkietako lanetan estaldura-euskarriko elementuak eraiki eta jarri, eta obra-lekuetan lan osagarriak egin, betiere jasotako jarraibide teknikoei eta segurtasunaren eta osasunaren arloan ezarritako aginduei jarraituz.

Deialdia itxita


ERAIKIN ETA LOKALETAKO GAINAZALAK ETA ALTZARIAK GARBITZEA

  • Ordutegia: arratsaldez
  • Helburua: Makinak erabiliz eraikin eta lokaletan zoruak, hormak eta sabaiak garbitzeko gaitasun profesionalak eskuratzea, eta esku hartu beharreko espazioen barruan dauden altzariak garbitzea.

Deialdia itxita


MENDEKO PERTSONEI ERAKUNDEETAN GIZARTE- ETA OSASUN-ARRETA EMATEA

  • Ordutegia: Goizez.
  • Helburua: Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea beren jarduera gauzatzen den erakundean, diziplinarteko taldeak diseinatutako estrategiak eta haien autonomia pertsonala eta ingurunearekiko harremanak mantentzeko eta hobetzeko prozedurak aplikatuz.

Deialdia itxita


SUKALDARITZAKO OINARRIZKO ERAGIKETAK

  • Ordutegia: Arratsaldez.
  • Helburua:  Elikagaiak aurreelaboratzea, sukaldaritzako elaborazio errazak prestatzea eta aurkeztea, eta elaborazio konplexuagoak prestatzen laguntzea, elikagaiak manipulatzeko, prestatzeko eta kontserbatzeko eragiketak, teknikak eta oinarrizko arauak aplikatuz.
  • Hasiera: 2023ko urria

Deialdia itxita 

  • ZERTARAKO DIRA PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAK?

    Ziurtagiri horien helburu nagusia enplegua aurkitzeko gaitasuna haunditzea eta laneratzea erraztea da. Ziurtagiri hauek, izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.

     Zer espero dezakezu programa honetatik?

    Profesionaltasun-ziurtagirietatik garrantzitsuena eta nabarmenena da lan-merkatuan etorkizuna izango duen lanpostu bat lortzeko prestatzen utziko dizula eta, hala nahi baduzu, lanbidez aldatzeko aukera emango dizula.

    Horregatik, asko eskatzen diren lanbideetan lanbide-heziketako ibilbideak antolatzen ditugu. Lan hori hiriko lanbide-heziketako ikastetxeekin batera egiten dugu.

  • NORK ESKA DEZAKE?

    Donostian bizi bazara, langabezian eta egoera erregularrean bazaude eta ziurtagiri bakoitza zuzentzen zaion talde batekoa bazara, programa hau zuretzat da.

  • ZEIN DA IZENA EMATEKO EPEA?

    Zure profesionaltasun-ziurtagiria lortu nahi baduzu, eman izena eta, hautaketa-prozesua irekitzen denean, zurekin harremanetan jarriko gara informazio guztia eskaintzeko.

  •  

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

construccion
 
Ezagutu UBAko Eskola – Aterpetxearen prestakuntza- eta enplegu-aukerak
 
Aukerak ikusi
 
Ver video
 

 

logos lanbide