45 urte baino gehiago dituzu eta lana bilatzen duzu edo zure egungo lana hobetu nahi duzu?
Banakako prestakuntza eta/edo enplegu plan batekin lagunduko dizugu, hurrengo lan aukera iristear egon dadin.
Pertsona bakoitza egoera desberdin batean dagoenez, programa hau pertsonalizatua eta malgua da.
- NORENTZAT DA REAKTIVA-T +45?
Reaktiva-T +45 langabezian dauden edo lanean ari diren eta lan aukera berriak bilatzen dituzten 45 urtetik gorako Donostiarrentzat da.
- ZEIN DA ESKAERA EGITEKO EPEA?
Izena emateko epea da zabalik.
- ZER DA REAKTIVA-T +45?
Reaktiva-T langabezian dauden edo lanean ari diren eta lan-aukera berriak bilatzen dituzten pertsonei laguntzeko programa da. Programa honek ibilbide guztiz pertsonalizatuak eta malguak eskaintzen dizkizu, pertsonaren egoeraren arabera.
Zer eskaintzen dizugu:
- Lan-orientazioa.
- Laguntza indibidualizatua lana bilatzeko.
- Prestakuntza teknikoa (profesionaltasun-ziurtagiriak) lan praktikak edo kontratazioarekin.
- Trebetasun digitalei buruzko prestakuntza.
- Sarean enplegua bilatzeko laguntza-taldeak.
- ZER LORTUKO DUZU REAKTIVA-T +45 BIDEZ?
Programak ezagutza eta gaitasun hauek emango dizkizu:
- Zure ezagutza eta tresna digitalen erabilera zabaltzea
- Zure gaitasun eta trebetasun soziolaboralak indartzea
- Enplegu-hobi berriak ezagutzea
- Ahalduntzea areagotzea
Azken batean, lanpostu bat aurkitzeko orduan hobeto kokatzea lortuko duzu.
- NOLA EMAN DEZAKEZU IZENA?
Webgune honen bidez egin behar duzu. Zure eskaera jaso bezain laster, zurekin harremanetan jarriko gara hitzordu bat emateko.