Talentua

Talentua erakartzen eta atxikitzen laguntzen dugu

Pertsonak direnez aktibo nagusia (enpresa eta hiriena), proiektuak jartzen ditugu abian pertsona kualifikatuak eta berrikuntzaren esparruarekin lotura dutenak hemen gera daitezen edo hona etor daitezen beren proiektuak garatzera.

Pertsona kualifikatu eta I+G+b-arekin lotu horietako bat bazara eta zure proiektua gure hirian garatu nahi baduzu:

 

1Donostian ostatua eskaintzen dizugu -Talent House egoitzaren bidez- zure bikotekidearentzako enplegu zerbitzuarekin laguntzen dizugu (zurekin badator); eta hirian finkatu ahal izateko kudeaketa burokratiko guztiak errazten dizkizugu. Hirira itzultzen zaren Donostiarra edo ikertzaile bazara eta/edo kualifikazio handiko pertsona bazara, Donostiara iritsi berri edo etortzea pentsatzen ari bazara hiriko I+G+b zentro eta/edo eragileren batean ikertzeko, gure harrera plana interesgarria izan dakizuke.

2Aukerak sortzen ditugu, gure talentu gaztea bere ibilbide profesionalean has dadin (hemen bertan edo atzerrian). Eta Donostia bizitza pertsonala eta lana uztartzeko hiri erakargarria izatea lortzen dugu.

3Zure ekintzailetza-proiektu berritzailea bultzatzen dugu, azelerazioko puntako hainbat
programaren bidez

TALENTUA GARATZEKO EKIMENAK