ENAIBLER

EBko Interreg Europe programarekin batera finantzatuta, ENAIBLER sortu da eskualdeetako eta tokiko gobernuak adimen artifizialak (IA) bultzatutako politiketan buru izan daitezen, haien lurraldeen eraldaketa digitala bultzatzeko.

Zein da proiektuaren helburua?

ENAIBLER (Enabling AI-driven public sector) proiektuaren helburua da eskualdeko eta tokiko sektore publikoko erakundeek adimen artifiziala (IA) laguntza eraginkor gisa har dezaten beren lurraldeak digitalki eraldatzeko lanean. Horretarako, sektore publikoko ´capacity building´ proiektua planteatzen da, IAren bidez zerbitzu publikoen eskaintza hobetzeko.

Honako hauek dira helburu espezifikoak:

  1. Sektore publikoko erakundeek IAren onurak desblokeatzeko duten gaitasuna garatzea, etikari, zuzentasunari eta segurtasunari dagokienez.
  2. Sektore publikoak IAk bultzatutako irtenbideen aitzindari eta sustatzaile gisa duen zeregina indartzea.
  3. Sektore publikoari politika eta zerbitzu irekiagoak, gardenagoak eta etikoagoak ezartzen laguntzea.

Zer ekintza gauzatuko dira?

Proiektuaren helburuak betetzeko, jarduera nagusi hauek eginen dira:

  • IAk bultzatutako sektore publikoko politika eta zerbitzuen egungo egoera eta heldutasun-maila aztertzea.
  • Jardunbide egokiak identifikatzea eta aztertzea
  • Ikasketa-bisitak, mintegiak eta esperientzia-trukea antolatzea.
  • Zerbitzu publikoak hobetzeko ekintzak zehaztea, lortutako ezagutzaren arabera
  • IA sektorean lan egiten duten tokiko eragileekin eta enpresekin sentsibilizatzeko eta komunikatzeko ekitaldiak antolatzea.

Nork finantzatzen du?

ENAIBLER proiektua Interreg Europe programaren esparruan gauzatzen da eta Europar Batasunak batera finantzatzen du.

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • ERNACT (IE)
  • Donegal County Council (IE)
  • Nièvre Numérique (FR)
  • Region Bourgogne-Franche-Comte (FR)
  • Opolskie Centre for Economy Development (PL)
  • Umea University (SE)
  • Skellefteå Municipality (SE)

Proiektuaren webgunea

Proiektuaren iraupena

01/03/2023 - 28/02/2027