Hiri Behatokia

Donostiari buruzko informazio sozioekonomikoa behar duzu?

Aurkitu ezazu hemen Donostia hiriari buruzko informazio sozial eta ekonomikorik garrantzitsuena.

Hiri Behatokia Donostiaren egoera sozioekonomikoa zein den modu zehatzean ezagutzea ahalbidetzen duen tresna da. Hiri Behatokiari esker, esaterako, ekoizpen sektoreak zein diren eta aberastasuna hiriko auzo eta guneetan nola banatzen den jakin daiteke. Horregatik, tresna garrantzitsua da garapen ekonomikoa planifikatzeko eta Donostia Sustapenak gidatzen dituen proiektuen eta ekimenen kudeaketa babesteko.

Eta, aldi berean, informazioa herritarren zerbitzura jartzen duenez, Hiri Behatokia funtsezko tresna ere bada administrazio publiko gardenago bat izan dezagun.

Hiri Behatokiak informazioa jasotzen eta lantzen du helburu honekin:

  • Informazioa edukitzea, jakiteko zein den testuinguru sozioekonomikoa eta zer dinamika garatzen diren Donostian. Horrela lortzen da ekimenik onenak planifikatzea eta hartzea, ziurgabetasuna murriztuz.
  • Gure erabakiek lurraldean duten eragina ebaluatzea eta ikustea nola doazen abian jarri ditugun ekimenak.
  • Hiriko hainbat sektorek egiten dizkiguten informazio eskaerei erantzuna ematea.
  • Ekarpena egitea hiriko garapen estrategiari eta marketinari.

Hiri Behatokiak egiten dituen jarduera nagusiak hauek dira:

  • Lan merkatuari buruzko hileroko eta urteroko txostenak
  • Hiriko barometro sozioekonomikoa (urterokoa)
  • Grafiko dinamikoak urtean zehar, hiriari edo hiriko auzoei buruz
  • Donostiari buruzko datuak eta txostenak aztertzea:
  • Hiriari eta hiriko auzoei buruzko datuak excel formatuan, aurreko urtekoak, datuak konparatzeko eta hiriko garapen sozioekonomikoa ikusteko.