Gastro inkubagailua aholkularitza- eta mentoring-programa bat da, hasierako garapen faseetan dauden eta hazteko potentziala duten gastronomiaren arloko enpresa-proiektuei zuzendua.
- NORI ZUZENDUTA DAGO?
Gastronomiaren arloan enpresa-proiektu bat duten ostalaritza-sektoreko enpresei zuzenduta dago zerbitzu hau.
- Proiektua Donostian garatzeko konpromisoa hartzen duten ekintzaileak
- Lantokia Donostian duten start-upak (8 urtetik beherakoak)
- NOLA GARATU BEHAR DA ZERBITZUA?
Zure eskaera jasotzen dugunean, memoria tekniko gisa txantiloi bat helaraziko dizugu proiektua hobeto ezagutzeko; txantiloia bete eta guri bidali beharko diguzu, baloratu ahal izan dezagun. Zure parte hartzea baieztatu ondoren, bakarka lan egingo duzu zurekin. Gehienez 30 ordu izango dira, eta gairik premiazkoenak izango dira gure aholkuen jomuga: negozio ereduaren garapena, finantza-plana, proposamen gastronomikoa, jasangarritasuna, digitalizazioa, etab.
- NOLA ESKA DEZAKET AHOLKULARITZA ZERBITZUA?
Zerbitzua online eskatu behar da, orrialde honetan bertan aurkituko duzun botoia sakatuz, eta harremanetan jarriko gara.