FLL Euskadi gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak modu praktiko eta dibertigarrian sustatzeko hezkuntza-programa bat da, benetako arazoei erantzuna emanez.
Ekimena mundu osoan egiten da, eta Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta UPV/EHUk antolatzen dute Euskadin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien lankidetza du.
Txapelketa otsailaren 22an izango da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen.
SUBMERGED da aurtengo erronkari eman zaion izena. Aurtengo erronkaren abiapuntua da ozeanoaren % 80 baino gehiago esploratu gabe dagoela, eta horrek aukera handiak eskaintzen dizkie buruei espedizioetan murgiltzeko.
Babesleak/erakundeak FLL Euskadi Donostia: Ingeniaria Soy, Innobasque, Deustu, Eusko Jaurlaritza, Aldundia, Donostia Sustapena, Salto, BRTA, Multiverse, Caf, Auzolan, Cimasub, Alzola, DoPlay
Donostia Sustapenak, STEAM bokazioak eta, bereziki, adin goiztiarretako bokazio teknologikoak sustatzeko duen konpromisoaren esparruan, lankidetza estuan dihardu First Lego League Euskadi - Donostia erakundearekin, Deustuko Unibertsitateak eta Innobasquek antolatuta.Sozietateak 2020an jarri zuen lotuta ekintza horrekin, Donostiako egoitzan ekitaldia antolatzearen aldeko apustua egin zuenean, hezkuntzaren, talentua erakarri eta garatzearen, teknologia- transferentziaren eta berrikuntzaren arloan eta inpaktudun zientziaren garapenean gaitasunakgaratzeko ildoak sustatzeko estrategia betez.
Prentsaurrekoa
Otsailak 19, asteazkena | 10:00 | Udaletxeko Prentsa Aretoa
- Donostiako Alkatea (Eneko Goia)
- Tokiko Ekonomia eta Enpleguko Zinegotzigoa (Ane Oyarbide)
- Donostiako Deustuko Campuseko errektoreordea (Xabier Riezu)
- FLL Euskadi Donostia Event Manager (Jon Ojanguren)
- Challenge eta Explore taldeetako ordezkariak
Prentsaurrekoan, Challenge (10-16 urte) eta Explore (6-9 urte) txapelketan parte hartuko duten legoen erreplikak aurkeztuko dituzte 2 taldek.
FLL Euskadi Donostia - Finala
Larunbata, Otsailak 22| Deusto Campus Donostia
11:45 - 13:30 | Bisita instituzionala (agintari eta babesleak) Larramendi eraikineko sarrera. Iristean, bakoitzari argazki indibidual bat egingo zaio photocall-ean. Ondoren, VIP aretora igotzen dira eta bertan agintari guztiak elkartuko dira 12:00etan bisita hasiko da argazki instituzionalarekin.
15:00 – 16:00 | Sari Banaketa.