- Donostiako bederatzi ikastetxetako 300 ikaslek parte hartu dute bederatzigarren edizio honetan, eta hiria hobetzeko irtenbide berritzaileak garatu dituzte, teknologia disruptiboak txertatuz..
- Ane Oyarbide: “Donostia Innovation Challenge funtsezko tresna da Donostiako gazteriarekin konektatzeko, entzuteko eta Donostiaren benetako erronkei irtenbide berritzaileak bilatzeko”
Hiria hobetzea ahalbidetuko duten soluzio berritzaileak garatzeko teknologia disruptiboak erabiltzea da Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Innovation Challengerekin urtero egiten duen erronka. Bederatzigarren edizioan, Donostiako Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako bederatzi ikastetxetako 300 gaztek baino gehiagok parte hartu dute.
Talentua, talde-lana eta berrikuntzari lotutako gaitasunak sustatzea dira programa honen erronkak, eta, horretarako, gure oraina eta etorkizuna markatzen duten bost teknologia disruptiboetako bat integratu dute parte hartu duten taldeek: 3D inprimaketa, robotika aurreratua, errealitate mistoa, adimen artifiziala eta Internet of Things (IoT).
Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotziaren ustez, “programa hau ez litzateke posible izango tokiko ekosistemako enpresa eta erakundeen inplikaziorik gabe, eta bereziki eskertu nahi diet mentorizazio lana. Haien laguntzari esker, gazteek proiektu teknologikoak garatzeaz gain, hiriko enpresa-sarearekin lehen harremana ezartzen dute, tokiko talentua eta Donostian errotzea indartzen duten loturak sortuz”.
EKOPAY eta JELLYBOT, 2025eko edizioko proiektu irabazleak
Irailetik abendura bitartean, parte hartu duten 9 ikastetxeetako 300 ikasle baino gehiagok 9 erakunde laguntzaileren ikuskaritzapean garatu dituzte beren proiektuak, bi kategoriatan, saria eskuratzeko: Bigarren Hezkuntza/Batxilergoa eta Lanbide Heziketa. Aurkeztutako 62 proiektuetatik, Donostia Sustapenak, erakunde laguntzaileen aholkularitzarekin, kategoria bakoitzean hiru finalista hautatu ditu, eta Kursaaleko finalean epaimahai profesional baten aurrean aurkeztu dira.
Donostia Innovation Challenge 2025 proiektu onenaren finalistak
Bigarren Hezkuntza/Batxilergoa kategoria
- INCLUSIREAD | St Patrick’s
- EDANAHI | Alza BHI
- EKOPAY | Ekintza
Lanbide Heziketako kategoria
- BERPIZ TU! | Cebanc
- TXEMAFOÑI | Ceinpro
- JELLYBOT | Easo Politeknikoa
Finalistek egindako aurkezpenaren ondoren, Biogipuzkoa, Connect Group, Vicomtech, Ceit eta Donostia Sustapena erakundeetako ordezkari batek osatutako epaimahaiak lehen saria Ekintzaren "EKOPAY" proiektuari ematea erabaki du, bigarren hezkuntzako/batxilergoko kategorian, eta Easo Politeknikoaren "JELLYBOT" proiektuari, lanbide heziketako kategorian.
“Ekopay” proiektuaren helburua birziklapena erabiltzailearentzat onura zuzena bihurtzea da: birziklatutako materialak erregistratu egiten dira, eta garraio publikoan erabili daitekeen saldo bihurtzen dira.
“Jellybot” proiektuak robot autonomo eta ekologiko bat proposatzen du, marmokak kaltetu gabe biltzeko eta itsaso zabalera itzultzeko. Horrela, itsas ekosistema modu eraginkorrean eta seguruan babesten du.
Kursaaleko finalean, honako aintzatespen hauek ere egin dira:
- Proiektu-diseinu onenaren saria: Oski (Nazaret).
- Gizartean eragin handiena duen proiektuari saria: Jmal (Axular).
- Proiektu berritzaileenaren saria: Okulens (Ceinpro).
- Bideragarritasuna eta kudeaketa ekonomikoa: Enigma (Easo Politeknikoa).
- Jarrerazko balioei aitorpena: Donostia IA (St. Patrick’s).
Donostia Innovation Challenge Donostia Sustapenak gazteen alde egiteko duen estrategiaren parte da. Horretarako, STEAM bokazioekiko interesa pizten duten ekintzak eskaintzen dizkie, eta haien garapen pertsonala eta profesionala gure hirian egiteko aukerak sortzen ditu.
DONOSTIA INNOVATION CHALLENGE 2025, zenbakitan
- 9 ikastetxe eta 300 parte-hartzaile baino gehiago: St. Patrick ́s, IES Altza BHI, Axular Lizeoa, Ekintza ikastola, Nazaret Fundazioa, EASO Politeknikoa, Cebanc, Ceinpro eta Zubiri Manteo
- 9 erakunde laguntzaile: Nuavis, CEIT, Connect Group, Cybersurgery, Biogipuzkoa, Naru Intelligence, Vicomtech, Developair eta Trebe.
- 200 lan-saio lau hilabetean (2025eko irailetik abendura).
- 9 edizioetako historikoa: 3.300 ikasle inguru eta 82 ikastetxe eta 86 erakunde laguntzaile.