Ekin+ Gastro Madrilen aurkezten da

  • Udalak eta Donostia Sustapenak Donostiako talentu gazteak aurkeztuko dituzte nazioartean proiekzio handiena duen kongresu gastronomikoan.
  • Marisol Garmendia: "Donostia gastronomiaren buruan egon dadin, kalitatezko establezimendu eta enpleguekin, gure tokiko talentu gaztea babestu behar dugu".

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, gastronomiaren arloan talentu gazteei laguntzeko Ekin + Gastro programa aurkeztuko du bihar, asteartea, Madrilen, bi ekintzaile gastronomiko gazterekin: Unai Paulis (Maun Grill) eta Rebeka Barainka.

Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, tokiko talentu gazteari aukerak eskaintzea oinarrizkoa da hiriak etorkizuna izan dezan eta gure hirian 6.200 pertsonari enplegua ematen dien sektorean aberastasuna sortzen jarrai dezan. "Donostia gastronomiaren buruan egon dadin, kalitatezko establezimendu eta enpleguekin, gure talentu gaztea babestu behar dugu eta bere proiektuak martxan jartzen lagundu".

Donostiako sukaldari gazteen parte-hartzea bihar, asteartea, hilak 30, izango da. Menu bat prestatuko da, espezialitate nabarmenekin, sukaldaritza tradizionala eta abangoardista uztartuz. Eta asteazkenean, hilak 31, gure gastronomiaren aniztasunari buruzko hitzaldi eta show cooking batekin. Bigarren egun honetan, hiriko sukaldari ospetsu baten laguntza izango dute.

Madrid Fusionen egindako aurkezpena Donostia Sustapenak bultzatutako "Talento Gastro Next" programaren barruan kokatzen da. Ekimenak tokiko promesa gazteak babestu, lagundu eta sustatzen ditu, Donostia munduko erreferentziazko hiri gastronomiko gisa mantentzeko helburuarekin. Programa Next Generation funtsak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatzen dute.