• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu bihurtu da ofizialki

Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu bihurtu da ofizialki

Italiako Genova hiriak eta biek eskuratu dute saria, nazioarteko epaimahai baten eskutik.

Antonio Tajani eta José María Gil Robles Europako Parlamentuko presidente ohiek parte hartu dute ekitaldi horretan, eta Donostiak Gabonetako kanpaina solidario eta original baten alde eginiko apustua aitortu da 

Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu bihurtu da ofizialki, gaur, ostirala, ekainak 3. Italiako Genova hiriak eta biek izango dute titulu bera. 2017an sortutako sari horrek Europako Parlamentuaren babesa du, eta bakea, bizikidetza, integrazioa, harmonia eta halako balioak defendatzen dituzten Gabonetako kanpainak aitortzen ditu. Izan ere, Europako proiektuaren bihotzean eta jatorrian daude balio horiek. Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan da saria emateko ekitaldia.

Antonio Tajani Europako Parlamentuko presidente ohiak hitzaldian adierazi duenez, saria elementu indartsua da Europaren balioak integratzeko eta herritarren artean ezagutarazteko. Nazioarteko epaimahaikide Mercedes Guillamón aktoreak irakurri du sariak emateko akta, eta Genovako eta Donostiako Gabonetako kanpainen kualifikazio tekniko handia aitortu du.

Gabonetako Europako Hiriburu titulua Henning Wegener Alemaniaren Espainiako enbaxadore ohiak eman du, eta Eneko Goia Donostiako alkateak eta Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak jaso dute. Azken hori arduratzen da, hain zuzen, Donostiako Gabonetako kanpainaz, Donostia Sustapenaren arduradun den heinean.

Eneko Goiak adierazi duenez “Donostiak esker onez hartu du izendapena, beste hain-bat Europako hiriekin partekatzen dugun maila berean jartzen gaituelako. Opor garai bat baino askoz gehiago da Eguberria” gehitu du alkateak, “Milioika pertsonekin parte-katzen ditugun balioak ditu Eguberriak, eta jatorri eta toki ezberdinetako pertsonak ba- tzen gaitu. Donostia Eguberriaren hiriburu gisa errekonozitu izana, harrotasunez har-tzen dugu, eta garaia heltzen denean pozik adieraziko dugu”.

Marisol Garmendiak, berriz, hauxe adierazi du: «Izendapen honek sendotu egiten du Donostia Gabonetako helmuga turistiko gisa, eta indartu egingo du dagoeneko 2 milioi bisitari lortu dituen programa baten erakargarritasuna».

Genova hiriak ere jaso du saria, eta Medina de Riosecoko (Valladolid) alkate David Estebanek eman dio saria, aurretik udalerri hark izan baitzuen aitortza hori. Genovako Udaleko Merkataritza eta Turismo Arloko Sandra Torre ordezkariak jaso du saria. Genovako Marco Bucci alkateak, ostera, modu telematikoan parte hartu du ekitaldian, eta Donostia zoriontzeko aprobetxatu du aukera.

José María Gil Roblesek amaitu du ekitaldia –Europako Parlamentuan izaniko lehen presidente espainiarra–, eta, adierazi duenez, «pandemiak erakutsi du Europa zeinen garrantzitsua den herritarren arazoak konpontzeko, eta, haren ostean, Gabonetako Europako Hiriburu saria jaso dugu, Eguberri jaiek pizten dizkiguten elkartasun-balioak partekatzeko itxaropenez».

Ekitaldian, hainbat ordezkari izan dira: Sustapeneko Administrazio Kontseilua osatzen duten udal-taldeetako ordezkariak, Donostia Kultura, Donostiako Festak, Donostia/San Sebastián Turismoa, Kursaal, Victoria Eugenia antzokia, San Sebastián Shops merkatarien elkartea, Ostalaritza Elkartea, Aspagi Hotelen Elkartea, Merkataritza Federazioa, Zaharrean, Auzoa, Arcco merkataritza zentroa, Bretxa eta San Martin azokak, Gipuzkoako Belenzaleen Elkartea, eta Donostiako Gabonen babesleak (iaz, Basquetour, Eroski, María Cristina hotela, Moyúa, Grupo Campezo, Amenabar, Garbera, eta Gabonetako Azokako hainbat kide izan ziren).

Donostia eta Genova hiriak saritzeko ekitaldiarekin, orobat, hasi dira 2023ko ospakizunetarako Europako hiriburuetan eta hirietan hautagaitzak aurkezteko lanak ere. Aurtengo ediziorako, antolatzaileek erabaki dute Ukraina ere parte-hartzaileen artean sartzea, Europarekin harreman berezia duen herrialde gisa; horren helburua da sari honekin inspiratu nahi diren adiskidetze- eta bake-sinboloak nabarmentzea.

 

capitalidad logos