Dirulaguntzaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izan daiteke dssmarketplaza.eus plataformara atxikita dauden saltokintzat, Digital Dendak prestakuntza-programan parte hartzen dutenentzat edo Donostia Sustapenaren beste programa batzuetan parte hartzen duten saltokientzat.
Laguntzak laster eskatu ahalko dira www.fomentosansebastian.eus webgunean
Donostiako Garapen Ekonomikoko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, tokiko merkataritzaren eraldaketa digitalari eta lehiakortasun-hobekuntzari laguntzeko "Digital Dend@k" laguntzen edizio berri bat sustatu du. Donostiako Udalak Donostiako Sustapenaren bitartez abian jarritako DSS22 Ekonomia Bultzatzeko Planaren barruan sartzen dira laguntza horiek. 150.000 euroko aurrekontu-zuzkidurarekin, Donostian izen soziala duen on line denda edo saltoki bat duten eta negozioetan inbertsio digitalak egiten dituzten enpresa fisiko edo juridiko txikiei zuzendutako laguntzak dira.
Iaz, hiriko saltokien 81 eskaerari erantzun zieten laguntza hauek. Inbertsioak, batez ere, marketin eta komunikazio soluzio digitalak ezartzera bideratu ziren, eta, ondoren, kudeaketa-sistemak (ERP, CRM, TPVak...) eta on line kanalen datuak eta metrikak neurtzeko sistemak ezartzera.
Marisol Garmendia Garapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak adierazi duenez “merkataritza hiriko BPGren % 12 izateaz gain, negozio fisikoen digitalizatzearen, kontsumitzaile digital berrira egokitzearen eta portaera sozialeko ohitura berrien aldeko apustua eta lan egiten ari da. Hori dela eta, Donostiako merkatariei, autonomoei eta abarrei laguntzeko politikak garatzen jarraitu behar dugu, egungo merkatuan ahalegin handiz lehiatzen bait dira, eta haien etorkizuna digitalizazioarekin eta Interneteko sustapen eta presentzia modu berriekin lotuta bait dago”.
“Digital Dend@k” laguntzaren bidez, saltokiaren komunikazio eta marketin digitala hobetzeko ezarritako tresnetan eta soluzioetan egindako inbertsioaren eta/edo gastuaren % 80ra arteko diru-laguntza emango da; datuak eta metrikak on line kudeatu eta aztertzeko tresnetan, bezeroak kudeatzeko sistemak, fidelizaziokoak, salmentakoak, negozio baten kudeaketa hobetzeko balio duen edozein tresna, bezeroen experientzia sendoen, omnikanaleak eta merkatuaren etengabeko aldaketetara errazago egokitzeko. balio duen edozein tresna ere.
Oro har, laguntza 2.000,00 €-koa izan daiteke. Digital Dend@k eta Ekonomia Zirkularra bezalako sustapen-programetan parte hartzen duten merkataritza-establezimenduentzat (2021eko eta 2022ko edizioak), SmartKalean parte hartzen dutenentzat eta dssmarketplaza.eus-era atxikitako edo atxikitzeko prozesuan dauden establezimenduentzat, laguntza ekonomikoa 3.000,00 €-ekoa izango da. Gainera, ateratzen den laguntza ekonomikoa % 10 handituko da, baldin eta merkataritza Ekialdeko Barrutian badago (Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta), Egian, Loiolan eta Martutenen.
Digital Dend@k laguntzak bateragarriak dira inbertsio edo gastu bererako jasotako laguntza guztiekin, baldin eta egindako inbertsioaren gastua gainditzen ez bada. Gainera, atzeraeragina dute eta, beraz, urte honetako urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako eta fakturatutako gastuak eta inbertsioak aurkez daitezke. Eskaerak egiteko epea 2022ko abenduaren 31ra artekoa izango da. Enpresa bakoitzeko laguntza bat emango da.
Laguntza hauek bat egiten dute Donostiako Sustapenak egindako beste proposamen batzuekin, hiriko merkataritzaren